UPNren autoritarismoa, bazterkeria, ustelkeria eta beste hainbat keria dira Uxue Barkos lehendakariaren gobernuaren zementurik eraginkorrena gaur gaurkoz. Edozeren gainetik, gobernu berriak bi abantaila ditu, bereziki hastapen honetan.
Bata da UPNren erregimenak normaltasunetik oso behera utzi dituela elkarbizitzaren gutxieneko balore eta praktika politikoak, eta beraz, gobernu honetako lau indarrek badute tarte esanguratsua gutxieneko horietara elkarrekin iristeko.
Gizartean aldaketaren ilusioak duen indarra da beste abantaila, eta une zailetan horrek hainbatetan behartuko ditu alderdiak bakoitzaren ikuspegia bazterreratzen eta elkarrekin aurrera egiten. Besterik gabe, alternatiba hau zapuztea larria izan daitekeelako mahaia sostengatzen duten lau hanketako edozeinentzat. Eta gainera, alternatiba orain artekora itzultzea litzatekeelako.
Baina horrek ez du lau urteko iraupena bermatuko. Edozein proiektuk ditu bere indargune eta ahuleziak, eta gobernu honek ere bai. Une honetan indargune garrantzitsuena adostu duten programa da, asmoetan aberatsa, norabide egokian finkatua eta ia 700 puntutan zehaztua.
Ahal den neurrian zehaztua, hori ere egia da. Nahi duenak berehala ikusten du bere alde ahula, funtsean aurrekontuekin bateratu gabe dagoela oraindik eta samur antzeman daitekeela arazo asko izango direla bere osotasunean betetzeko. Aldaketaren herritarrek jakin behar dute hori, ez helburu edo presioan amore emateko, baina bai lanerako eta borrokarako pazientziaz janzteko.
Iruñea-Castejon AHT proiektua geldiaraztea lorpen itzela litzateke, Geroa Baik nahi duen Euskal Y-arekiko lotura etorkizunerako utziz. Dagoen Euskararen Legearekin abiatu beharko da, baina borondatearekin aurrerapauso itzelak eman daitezke dekretu eta arauekin; “eremu ez euskaldunean” D ereduaren zabalkundea txukun egitea bera urrats erraldoia litzateke. Eta datozen sanferminetan Iruñeko udal plazan biltzen direnek bertako hizkuntza ofizialean jarduteagatik alkateak txistuka ez jasotzea ere ez litzateke makala. Bide batez esanda, Gaztelu Plazako “gaixoa ni” agurrean ez litzateke halakorik pasatuko.
Eta zertan geratuko da lehen sei hilabeteetan indarrean jarri behar den oinarrizko errenta unibertsal hori? Inork ez daki, baina herritarrak berehala neurtuko du adar jotzea den, EAEko Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren gisako bat edo Espainiako Estatuko errentarik aurreratuena. Txikiagora begiratuta, 2015eko hondar honetan zenbat diru jasoko dute IKA eta AEK-ko euskaltegiek? Eta Euskalerria Irratiak? Egia da, alor asko geratu dira airean programan, baina abantaila da neurrien adinako termometro daudela konparaketak egiteko.
Izango da tentsiorik gobernua sostengatzean
Tentsiorik ez da faltako gobernu berrian, orain arteko negoziazioetan falta izan ez den moduan. Aldarrikatzen den gardentasunari begira, ez litzateke pedagogia txarra herritarrei horiei buruz argiago hitz egitea, debatea alderdien barne agirietan utzi gabe. EH Bildu ez da gustura geratu Geroa Baik finkatutako gobernu ereduarekin, baina akordiora iritsi dira; ez du beste erremediorik, eta hainbatetan etsi beharko du, besteak beste, gobernu honen hausturak erraz ekar lezakeelako gobernura PSN. Hasieratik ikusi den gisan, EH Bilduk proposatutako Maria Jose Beaumont Barne sailburua izango da gobernuaren aurkako jo puntuetako bat.
Maria Chiviteren ametsa litzateke asteleheneko abstentziotik gobernura jauzi egitea; bertatik EH Bildu kanporatzea lortu ondoren, jakina. Ezkerra eta Geroa Baiko askok ere ez lukete begi txarrez ikusiko jokaldia, EH Bildukoen presiorik gabe gobernuak askoz lasaiago egingo lukeelako ditxosozko zentralitatearen bila; baina Barkosen koalizioko beste askok bai, badakitelako egungo PSNk erantzukizun gehiegi duela orain arteko erregimenarekin.
Etxekoaren mimetismo eginez, EAEko askok uste du Geroa Bai EAJren beso nafarra dela, baina errealitatea hori baino konplexuagoa da arragoaren baitan. Eta hala ere, seguruenik ez da guztiz erraturik ibiliko pentsatzen duena Sabin Etxeak koalizioan duen eragina EAJk europar hauteskundeetan Nafarroan lortutako 5.000 botoetatik harago doala. Espainiako datozen hauteskunde orokorrek ere eragin handia izan dezakete Nafarroako Gobernu berrian. Orain, alabaina, jarrai dezagun amesten.
Nafarroako Parlamentuko zarata politikotik at, Uxue Barkos lehendakariak gizartea lasai dakusa. “Kalera ateratzen bazara, jendea lasai ikusten duzu, lasaitasunez hartzen dute azken lau urteotan gizartean gertatu den aldaketa sakona”, adierazi du Barkosek,... [+]
Nafarroako Foru hauteskundeak maiatzean izanen dira. EiTB Focusek egindako inkesta baikorra da oro har, gaur egun, Nafarroako Gobernuan ari den koalizioarentzat. Iruñeko Udalean ordea, egungo gobernuaren jarraipena kolokan liteke.
Nafarroako Ahal Duguko bozeramaile ohiak bere kontra abiatutako prozesua salatu, eta aldaketa arriskuan ez dagoela azpimarratu du.
Eremu mistoko hainbat herritan egingo dute kanpaina. Herritarrak instituzioei zonifikazioarekin amaitzeko eskabidea egitera bultzatu nahi dituzte.
Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak ferietako liskarragatik auzipetutako gazteen kontra fiskaltzak egindako zigor eskaeren aurka egin du.
Nafar Gobernuak energia plan berria aurkeztu du “2030 Ikusmuga Plan Energetikoa” zirriborroan. Energia berriztagarrien erabilpena %21etik %51ra handitzeko asmoa duen arren, planak Castejóngo zentral termikoak ixteari buruz ez duela ezer esaten salatu du... [+]
Hainbat sindikaturekin batera egindako agerraldian Nafarroako Gobernuari galdegin diote Madrilekin mantentzen ari den negoziazio eteteko eta "tren soziala zehazteko", herritarrei "parte hartzeko aukera" emanda.
Foruzaingoaren jarduna eraberritu eta gomazko pilotak ez erabiltzeko erabakia bururaino eraman dute, Ertzaintzak eskainitako bi prestakuntza ikastaro jasoz eta material berria eskuratuz.
UPN, PPN eta Ciudadanosekin batera parte hartuko du PSNk ekainaren 3ko manifestazioan. Nafarroako bandera defendatzeko aitzakiarekin egin dute bat deialdiarekin. Alderdiaren militante batzuek desadostasuna adierazi dute.
Nafarroako eta Espainiako Gobernuek AHTaren inguruan “ez-betetze klausulak” sinatzea proposatu du Iñigo De la Serna Barne Ministroak. Manu Aierdik ontzat hartu du proposamena: "Izugarri ona iruditzen zait ardura duena behartzea sinatutakoa... [+]
Mugikortasun planak sortu ditu desadostasunak. Ostegun goizean Podemosek, Aranzadik eta Izquierda-Ezkerrak agerraldia eginen dute. Joseba Asiron alkateak desadostasunak onartu ditu baina harrituta azaldu da udal gobernuaren krisia dagoela entzutean.
"Zigortzailea eta murriztailea" den legea bertan behera utziko dute Gobernua babesten duten lau alderdiek. 2003. urtetik dago abian Ikurren Legea, baina orain, Udalen autonomiaz baliatuta, udalerri bakoitzak erabakiko du zein ikur jarri erakunde ofizialetan.
Nafarroan 2003tik indarrean dagoen Ikurren Legea baliogabetu egingo du foru gobernuak, hura sostengatzen duten lau indarrek (Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra) hala adostu eta gero. Zigorrik eragingo ez duen lege berria sortzeko prozesu parte hartzailea iragarri... [+]
Nafarroan 2003tik indarrean dagoen Ikurren Legea baliogabetu egingo du foru gobernuak, hura sostengatzen duten lau indarrek (Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra) hala adostu eta gero. Zigorrik eragingo ez duen lege berria sortzeko prozesu parte hartzailea iragarri... [+]
Vascuencearen Legearen 30. urteurrenean Kontseiluko idazkari nagusiak esan du "ospatzeko deus ez dagoela, gehiago dagoela lege horrek utzitako ondorio latzen inguruan ohartarazteko”.