JARRAIPENA | Mugarria ezarri du milaka lagunek babestutako grebak

Zuzeneko jarraipena
  • Urtarrilaren 30erako greba orokorra deitu du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak. ARGIAk grebarekin bat egitea erabaki dute langileek aho batez, eta kazetariek grebaren berri eman dute egun osoan:


2020ko urtarrilaren 30ean - 01:27
Gakoak
Jendetza Donostian manifestazio amaieran (arg: Dani Blanco)
Hendaiako Errepublikako Plaza Greba Orokorraren lekuko izan zen
Hendaiako Herriko Etxearen parean,

Iparraldeko hainbat sindikatuk bat egin zuten atzo Hegoaldeko greba egunarekin. LAB sindikatuak eta Aitzina gazte mugimenduak deitua 60 lagun bildu ziren Herriko Etxearen aitzinean. Egundo ikusi ez dena hauxe: CGT sindikatu frantziarrak deialdia sostengatu izana. Bazeuden ere Solidaires sindikatuko partaide zenbait, Tokiko eskola, kolegio eta lizeoko ordezkariak. Jaka Horiak ere ikusi ziren bertan. Puntukako Erretretari EZ eta Hegoaldean egindako Greba Orokorrari BAI izen ziren lema nagusiak.

Grebaren inguruan EAJ-k egindako balantzea: "Erabateko porrota, gizarteak bizkarra eman die"

EAJ-k argi utzi du greba orokorrarekiko ikuspuntua ostegun arratsaldez zabaldu zuen oharrean: "Protestaren jarraipena oso mugatua izan da, bai sektore publikoan bai pribatuan". Hego Euskal Herrian 145.000 lagun manifestazioetara mobilizatu izana "porrot" gisa izendatu du alderdi jeltzaleak.

Esaktu die ELA eta LAB sindikatuei "gogoeta eta autokritika ariketa serio eta sakona" egin dezaten.

Piztu Donostia plataformak datozen egunetako mobilizazioetara deitu du

Donostian denetara bi atxilotu eta beste hamahiru identifikatu zituzten atzoko mobilizazioetan. Horiei erantzuteko eta Mozal Legearen aurka protestatzeko elkarretaratzeak antolatuko dituzte larunbatean, otsailaren 16an eta martxoaren 1ean. Isuna edo zigorra jasotzen dutenak ekonomikoki eta politikoki laguntzeko ekarpena egiteko esteka bat ere zabaldu dute.

 

Bederatzi lagun atxilotu dituzte bart Iruñeko Morea merkatalgunean

Ehunka lagun batu ziren merkataritza gunean modu baketsuan trafikoa geldotzeko. Guardia Zibilak, ordea, gogor kargatu zuen bertan zeudenen kontra, eta bederatzi pertsona atxilotu zituzten. Horietako bat eta bart izandako istiluak, Ahotsa.info hedabideak zabaldutako bideoan:

 

Lanpostu duina duenak, zergatik egingo du greba?

“Ni nire lanpostuan baldintza duinetan nago, greba hau ez da niretzat”. Ez da lehen aldia izango horrelakorik entzun duzuna. Langileak jabe diren, enpresan modu demokratikoan antolatzen diren eta bizitza erdigunean jarriz gizartea aldatu nahi duten ekonomia sozial eraldatzailearen sarea da Olatukoop (ARGIA ere bertako kide da). Langileak direnez jabe, ahalik baldintza onenetan egiten dute lan. Baina ez diezu komatxo artean dagoen esaldi-tranpa hori entzungo. Alderantziz.

Hemen bildu dugu Olatukoopetik esaldi horri eman zaizkion erantzunak:

 

Milaka lagun elkartu dira arratsaldeko herrietako mobilizazioetan

Eguerdian hiriburuak hartu dituzte grebalariek eta arratsaldean, 17:00etatik aurrera eskualde eta herrietan izan diren manifestaldietan ere milaka lagun elkartu dira, greba egunari aldarrikapenez amaiera emateko.

Zenbait tokitan, Iruñeko morea merkatalgunean kasu, tentsioa eta kargak izan dira, polizia protestarien kontra oldartu denean.

Kontsumitzaile gutxi U30 goizean Urbil merkatal gunean
Argazkia: Dani Blanco.

Goizean Urbil merkatal gunean izan diren gertakarien kronika. Grebalariek barrura sartu nahi izan dute baina ertzainek eragotzi diete, besteak beste, porra kolpeez. Dani Blancoren argazkiak eta sareetako bideoak bildu ditu kronikak.

Sartzea lortu duen Elias Miner LABeko kideak barruan ikusi duena kontatu du.

 

Lasarteko kale-garbitzailearen gurdiarekin hasi da dena...

Lasarten greba orokorra dela-eta goizean izandako gertakarien kronika umoretsua idatzi du Estitxu Eizagirrek blogean. Argazkian: ertzainak une berean hiru identifikazio burutzen.

 

Gasteizko kronika | Hotz hasi, bero amaitu

"Behetik gora egin du grebak nabarmen Gasteizen eguerdira arte. Goizaldeko piketeek ez dute grebalari askorik bildu, goizeko zutabeetan ehunka lagun mobilizatu da, eta eguerdiko 12:00etako manifestazioak lepo bete ditu kaleak. Lantokietan irakaskuntzan izan du eragin nabarmenena grebak: sindikatuek %75 inguruko lanuztea aipatu dute. Gainontzeko enpresa gehienak irekita mantendu dira, eta itxi duen komertzio kopurua ez da handia izan –Alde Zaharra eta antzeko salbuespenekin–".

 Irakurri hemen Z. Oleagaren Gasteizko kronika osoa.

"Guretzat 199. greba eguna da"

Goiza Aitziber Aranberri eta Ana Mertxanekin pasa dugu Donostian. Biak Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileak dira. Bada egun berezia gaurkoa, milaka herritar atera direlako kalera pentsio, lan eta bizitza duina eskatzera. Egoitzetako langileek, ordea, gaur 199 egun egin dituzte sektoreko greban. Oso entrenatuta iritsi dira gaurko hitzordura.

Kronika osoa hemen duzue irakurtzeko moduan.

 

Kronika Bilbotik | Kaleak erantzun du

"Goizeko 06:30ak, ordu erdiren buruan Bilboko sarrera guztiak ixtea da plana. Bekarrak guztiz kendu gabe abiatu naiz kalera, greba egunak zer opako". Amaia Lekunberrik greba egunean bizitakoaz eta utziko duenez idatzi du: "Esan daiteke motiboak sobera direla gaurkoa zerbaiten hasiera izan daitekeela pentsatzeko".

 

Iruñeko Morea merkatalgunean "orgak gelditzeko" ekintza iragarri dute

Goizean zehar ekintza sorpresa bat egongo zela adierazten zuten afixak aritu dira zabaltzen Nafarroako hiribiruan, manifestariei adi egoteko esanez. Arratsaldean iragarri dute toki eta ordu zehatza: Morea merkatalgunera "autoz, bizikletaz edo oinez" joateko deia egin dute, 18:30etan "gurdiak gelditzeko" ekintza egingo baita bertan "kontsumo kapitalistaren eta prekarietatearen aurka", Ahotsa.info-k zabaldu duenez.

 

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta: "Grebak borroka transbertsal ezberdinak batu ditu"
EHESK-ko ordezkariak (arg: Hamaika telebista)

Euskal Herirko Eskubide Sozialen Kartak greba egunaren lehen balorazioa egin du. Amaia Muñoa eta Edurne Larrañaga plataforma horretako ordezkariek "balioan jarri" nahi izan dute milaka lagun atera izana kalera eta greba "arrakastatsua" izan dela ziurtatu dute: "Zubiaurre eta Urkullu jaunei esan behar diegu milaka lagun greba egitera atera direla eta gauzak aldatzen ez badira grebak behar beharrezkoak izango dira”.

145 piketetan aritu dira 10.000 lagun baino gehiago eta Larrañagak gogor salatu du zenbait tokitan grebalariek eta manifestariek izan dituzten erasoak, hala nola Durangaldean eta Iruñerrian, baita Gasteizen pikete feministak "pairatutako karga eta irain matxistak".

Grebaren jarraipenari dagokionez, lurraldeen arabera "heterogeneoa" izan dela ondorioztatu dute, baina denetan "garrantzitsua", industrian esaterako –enpresa gehienetan "gutxienez" %30etik gorakoa– eta "goiz erdian ikusi da Hezkuntza eta gainerako zerbitzu publikoek, baita merkataritzaren zati handi batek grebarekin bat egin duela".

Hala, euren esanetan "batasunaren" greba izan da eta lortu dute borroka transbertsalak elkartzea.

 

Manifestazio inprobisatua Donostiako Alde Zaharrean barrena

Eguerdiko manifestazio nagusia amaitu orduko, gazteez osaturiko beste bat Donostiako Alde Zaharrean barrena abiatu da, "gazte altxa, hasi da iraultza", oihupean.

Eusko Jaurlaritzak dio grebak %17ko jarraipena izan duela EAEko administrazio autonomikoan

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen arabera, EAEko sektore publikoko administrazioan %16,9ko jarraipena izaten ari da greba orokorra eta nabarmendu du 2013an "azken deialdia" egin zenean –2018 eta 2019ko martxoaren 8ko greba orokorrak ez ditu aintzat hartu– baino hamar puntu gutxiago dela.

Osakidetzan soilik %7,5eko jarraipena izan du Jaurlaritzako ordezkariaren arabera. Osasun arloan gutxieneko zerbitzuak ezarri zituen agindu bidez, larrialdietan %100ekoa esaterako, eta lehen arretako zerbitzuetan larunbat batean bezala jardun beharko dute langileek. Sindikatuek "gehiegizkotzat" jo dute agindu hori.

Hezkuntza publikoko daturik ez du eman oraindik Jaurlaritzak. Sindikatuek baina, EAEn grebak %75 inguruko jarraipena izan eduela diote eta Nafarroan ez dela 550era iritsi, hemen ere "gehiegizko zerbitzu minimoak" tarteko.

"Ikastetxez ikastetxe egindako lanketak bere emaitza izan du"

Greba orokorrak hezkuntzan izan duen jarraipenarekin pozik daude ELA, LAB eta STEILAS sindikatuak. Euren hitzetan, EAEn %75 inguruko jarraipena izan du grebak ikastetxeetan (%80 haurreskoletan) eta Nafarroan, “gehiegizko zerbitzu minimoak” tarteko, hezkuntza publikoan %50era ez da iritsi jarraipena, baina 0-3 zikloan %72koa izan dela esan digute. Ikastoletan, %90eko jarraipena izan du Hego Euskal Herrian eta unibertsitatean EHUren hiru campusetan apenas izan den aktibitaterik.

Hezkuntza arloari lotuta sindikatuek nabarmendurikoa, albiste honetan jaso dugu.

EHUn apenas izan den jardunik (arg: LAB)

 

Donostiako McDonalds eta Forum Sport denden aurkako ekimena

 

145.000 lagun elkartu dira lau hiriburuetako manifestazioetan

Lab sindikatuak eman dituen datuen arabera, Bilbon 50.000 lagun batu dira; Iruñean eta Donostian 35.000 eta Gasteizen 25:000 pertsona.

 

 

Sevillan elkarretaratzea egin dute, grebari babesa adierazteko

 

1.000 bat lagun batu dira Arrasateko eguerdiko manifestazioan

 

Urkulluk grebaz: "Gaurkoa beste egun bat gehiago da"

Jakina da greba orokorraren aurrean Iñigo Urkulluk, Eusko Jaurlaritzak eta EAJk azaldu duten aurkako jarrera argia. Gaurko greba egunean ere kontrakotasun hori berresteko baliatu du lehendakariak Donostiako ospitalera egindako bisita. Kazetarien galderetan, Urkulluk ez du grebari buruzko baloraziorik egin nahi izan, baina azpimarratu du "gaurkoa egun bat gehiago baino ez dela", greba egunari normaltasun itxura eman nahian.

Manifestazio jendetsua Tuteran

 

Lizarran egindako manifestazioa amaitu da

 

"Pentsio publikoak defenda ditzagun!" eta "Urkullu entzun 1080!" oihuekin abiatu dute manifestazioa Gipuzkoako pentsiodunek

 

Gasteizko zutabe feministaren balorazioa Paularen ahotik. Poliziaren bortizkeria nabarmendu du

 

“Gazteak ez bazarete mugitzen, gero egingo duzue negar asko eta alper-alperrik”

 

Asturiasen, pentsioen alde, grebarekin elkartasunez

 

Grebaren balorazioa ELAko Nafarroako koordinatzaile Imanol Pascualen ahotik

 

Iruñeko Donibane auzoan, poliziaren kargak eta atxilotu bat gutxienez

Bederatzi lagun atxilotu dituzte orotara, grebaren aldeko ekintzetan.

 

Gipuzkoako erresidentzietako grebalarien 199. greba eguna

 

Iruñeko Alde Zaharra, ezohiko egun bat

 

Manifestazioa Bartzelonan, pentsio duinen alde

 

Txantrea, Antsoain, Arrotxapea eta Sanduzelaiko zutabea abian da

 

Polizia, apustu etxeak babesten

Iruñea

Iruñea

Iruñea

Bilbo

Donostia

Amurrio

 

Nafarroako Iparraldean, grebaren oihartzuna handia izaten ari da

 

Lesakan autokarabana; inguruko herrietan jarraipen zabala izaten ari da greba

 

<< <
1 2 3
> >>

Kanal honetatik interesatuko zaizu: U-30 Greba Orokorra
2021-06-02 | ARGIA
2020ko urtarrilaren 30eko greba orokorraren harira auzipetutako kidearen absoluzioa eskatu dute Gasteizen

Iazko urtarrileko greba orokorrean parte hartu zuen pertsona bat epaitu dute ostegunean Gasteizko Epaitegietan. Autoritatearen aurkako atentatua eta lesioak leporatzen dizkiote, eta hemezortzi hilabeteko espetxe-zigorra eta kalte ordainak eskatu. Euskal Herriko Eskubide Sozialen... [+]


Analisia:
Euskal blokeo politikoa gaindituko dugu

Atzean geratu diren politika sozial eta ekonomiko okerrak aztertuz, Espainiako Estatuak berriki abiatutako aldaketaren euskal deklinazio baten beharra aldarrikatu nahi dugu, egungo blokeo egoera Euskal Herrian ere gaindituz.


2020-02-07 | Topatu.eus
Gazte bat atxilotu dute Burlatan U30eko greba orokorreko piketeetan parte hartzeagatik

Hala salatu dute twitter bidez Burlatako hainbat eragilek. Burlatako greba komiteak deituta asanblada informatiboa egingo dute arratsaldean.


Ertzaintzaren partetik pairatutako hizkuntz eskubide urraketa salatu dute Durangon

Joan den urtarrilaren 30eko greba orokorrean grebalari batek jasandako  Ertzaintzaren eraso eta hizkuntz eskubideen urraketa salatzeko, elkarretaratzea deitu du asteazkenean Durangoko Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak.


2020-02-05 | Juan Mari Arregi
Greba ez debaluatzea

Hego Euskal Herrian arrazoi soziolaboralak edo politikoak direla medio, greba orokor bat deitzeak bere jarduera guztia geldiaraztea bilatzen du. Batzuentzat urtarrilaren 30eko greba orokorra arrakastatsua izan da, eta beste batzuentzat porrota, bakoitzaren betaurrekoen arabera.


2020-02-04 | LAB sindikatua
Jendarteak kalera eramandako aldarriei erantzuteko eskatu diogu Maria Chiviteri

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako ordezkariak Nafarroako presidente Maria Chiviterekin bildu dira, joan den urtarrilaren 30eko Greba Orokorraren testuinguruan. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu eta LABeko Nafarroako bozeramaile Imanol Karrera izan dira... [+]


2020-02-04 | ARGIA
Elkarretaratzea deitu dute Durangon, greba egunean Ertzaintzaren partetik pairatutako hizkuntz eskubide urraketa salatzeko

Asteazkenean deitu du elkarretaratzea Euskal Herrian Euskarazek. Iragan osteguneko greba egunean Ertzaintzak herritar baten hizkuntz eskubidea urratu izana salatuko dute.


Ertzain baten erantzun euskarafoboa Galdakaon: “Ez dut euskaraz hitz egin nahi”

Greba orokorrean gertatua sare sozialetan salatu zuen Beñat Armentiak berak: “Hona hemen Ertzaintza, guztiz oldartuta, nire eskubide linguistikoak urratzen”. Ertzain batek bere hizkuntz eskubideak urratu zizkioten eta kazetari gisa irudiak zabalduz gero 2.000... [+]


Greba orokorra, eraldaketarako bidea

Grebaren mobilizazio jendetsu eta itxaropentsuen ostean, gogoetarako beta hartzea osasuntsu bezain beharrezkoa da, aurrera begirako erronkak gogoan.


2020-02-04 | Arrosa Sarea
AUDIOA | Greba orokorraren errepaso kritikoa

Urtarrilaren 30eko Greba Orokorraren biharamunean, grebak suposatu duenaren inguruan hausnartzeko tartea hartu dugu Sonia Gonzalezekin.


2020-01-31 | Juan Mari Arregi
Greba ez debaluatzea

Hego Euskal Herrian arrazoi soziolaboralak edo politikoak direla medio, greba orokor bat deitzeak bere jarduera guztia geldiaraztea bilatzen du. Batzuentzat urtarrilaren 30eko greba orokorra arrakastatsua izan da, eta beste batzuentzat porrota, bakoitzaren betaurrekoen arabera.


Gorria

Pentsionistak Bilbon 2 urte eta 10 hilabetez astelehenero kontzentratuta egon eta gero, Espainiako Gobernuak pentsioen %0,9ko igoera iragarri du berriki. Enpresari nagusien ikuspuntutik neurri gorria, zentzu guztitan.


2020-01-31 | Hainbat egile*
Greba eguna Piriniotan

Zaraitzu eta Erronkari Ibarrean grebaren inguruan talde hausnarketa bat egiteko elkartu gara. Goizeko hamarretan lan taldeak sortu ditugu, grebaren zergatia eta bertan proposatzen diren gaiak edo ikuspuntuak lantzeko. 

 


Eguneraketa berriak daude