Korrikaren 21. edizioa abiatu da jadanik Garestik, eta Gasteizen amaituko da hilaren 14an, 2.560 kilometroko ibilbidea osatu ostean. Hamar egunotan jarraipena egingo diogu webgunean.
11 egun, 2.500 kilometro baino gehiago eta Euskal Herriko ia bazter guztiak zeharkatu ostean, 21. Korrika Gasteiza iritsi da. Garesen hasi zen euskararen aldeko lasterketak Gasteizko kaleak bete ditu kolore anitzetako irudiak utziz. Andra Maria Zuriaren plazan, Maialen Lujanbio bertsolariak irakurri du sekretupean zaindutako mezua.
Jendetza handia bildu da Bilbon eguerdi eta arratsalde partean Korrikaren lekukoa auzo batetik bestera eramateko. Euria eginagatik ere, irribarretsu eta emozioz beterik egin diote ongi etorria. AEK-k bidalitako irudian, txupinerek Arriaga Antzokiaren parean lekukoa hartu duten momentua:
Bilbotik irten eta Mugia eta Gernika alderantz egingo du euskararen aldeko korrikaldiak. Ostiralean Gipuzkoan sartuko da.
#korrika21 Bilbon sartu da! Jendetza Zorrotzan! pic.twitter.com/d8MiTGLDQ5
— AEK (@AEK_eus) 2019(e)ko apirilaren 11(a)
Prentsaren kilometroa #Korrika Gurea eta euskal prentsa guztiarena #kazetaritzaezdadelitua milesker furgoneteroak! @euskalirratiak @AEK_eus pic.twitter.com/wkCQRtdbhO
— Aran Txai (@aran_txai) 2019(e)ko apirilaren 11(a)
Argi gorriari #klika berdea!
— AEK (@AEK_eus) 2019(e)ko apirilaren 11(a)
Trenbidearen alde banatan #korrika21 #Sodupe pic.twitter.com/cRyN5SNiYI
11:45etan sartuko da Korrika Bilbon, Zorrotzatik, igaro ostean Gordexola, Sodupe, La Quadra, Zaramillo eta Alonsotegi, beste herri batzuen artean.
#KORRIKA21, apirilak 11:
— AEK (@AEK_eus) 2019(e)ko apirilaren 11(a)
Euskararen aldeko hautua hedatuz doa, Bilbon eta Bizkaia osoan.#Klika!https://t.co/BhnnRmcK6m pic.twitter.com/0h3x12stP2
Mexikoko hiriburuan ere egin dute Korrika. Lasterketarekin batera, kantaldia, bazkaria eta haurrentzako ekintzak egin dituzte, besteak beste. Ehun lagunetik gora elkartu dira eta hizkuntza gutxituak aldarrikatzeko balio izan die ospakizunak. Ikusi Lengua Y Cultura Vasca En Méxicoren bideoa:
Euskararen aldeko bidean aniztasun funtzionalak lekua duela garbi utzi du Korrikak. Gurpildun aulkian ikusi ditugu, esaterako, Larrabetzuko Mikele edota Basauriko Irrintzi taldeko kideak. Laudioko Haliffa mutiko itsuak ere gogotsu eraman du lekukoa.
#Larrabetzu-ko Mikele, Mikel Artetxe txirrindulari elkartearen izenean: #korrika guztiona da eta guztiok dugu lekua euskararen aldeko bidean! Amonari pasa dio lekukoa, gainera! Aupa, Mikele! #korrikazuzenean #klika #korrika21 pic.twitter.com/yh5HNbpDkq
— AEK (@AEK_eus) April 10, 2019
Kilometro berezia Irrintzikoena! Gora zuek! #korrika21 #Klika pic.twitter.com/SYxsV9TSk8
— AEK (@AEK_eus) April 10, 2019
Itsuek ere ikusi eta sentitzen dute #Korrika, #Laudio n Haliffak kasu: pic.twitter.com/BDOAH0duAc
— AEK (@AEK_eus) April 10, 2019
Galdakaoko Erabide Emakume Elkarteak lehen aldiz eraman du Korrikako lekukoa. Emakumeak lasterketaren lehen lerrora ekarri nahi izan dituzte.
Erabide emakume-taldeak lehen aldiz hartuko du lekukoa #korrika-n. Emakumeak lasterketaren lehen lerrora ekarri nahi dituzte. Biba zuek! #galdakao #korrika21 #klika #korrikazuzenean pic.twitter.com/wtmnjdVFPw
— AEK (@AEK_eus) April 10, 2019
Ezpeletar talde batek Txinako Harresi Handian egin du Korrika
Ezpeletarrek Korrika ospatu dute Xinako leku famatu batean... pic.twitter.com/CXZLDSSm7B
— Panpi Dirassar (@Panpi_Dirassar) 2019(e)ko apirilaren 8(a)
Luzaideko bolanten dantza ederrak #korrika erdian! Hitzik gabe hau azaltzeko! #KLIKA pic.twitter.com/kSC7fGHgV7
— Iurre Bidegain (@Iurrebidegain) April 6, 2019
Txistea dirudi, baina ez sakonean itzela da, @josebaasiron-k @korrika-ren lekukoa hartu duelako, Nafarroako Banderazo kolektiboak "erasoari" Nafarroako bandera konstituzionalak jarriz eantzun dio. https://t.co/wgDO7W7jjd pic.twitter.com/TIGyjrw63X
— Xabier Letona (@xletona) April 8, 2019
Omenaldia #Zugarramurdi herriko semeari, zuri ere #klika eta aitzin #korrika21 pic.twitter.com/8zWJwyMKup
— AEK (@AEK_eus) 2019(e)ko apirilaren 8(a)
#KlikaKorrika #AEK #Korrika
— Eskuaire (@eskuaire) 2019(e)ko apirilaren 5(a)
@eskuaire egiten dugun Zeinu Hizkuntzako Interpreteok ere KORRIKAREN ALDE!!
KLIKA KORRIKAAA!!!!
@EuskalGorrak @ZeinuKaxa @ZentzumenGuztie pic.twitter.com/KbhzKDculn
Euskal Elkargoa eta Udalbiltza zubigintzan, elkarlanean, euskararen alde mugaz gaindi #kanbo #klika #KorrikaZuzenean #Korrika21 Bideoa: https://t.co/Z3IjPGNfLq pic.twitter.com/jREDKUbW8F
— AEK (@AEK_eus) 2019(e)ko apirilaren 7(a)
La Polaca ere #KilometroTrabestia n egongo da. Anima zaitez!#korrika21 @korrika pic.twitter.com/MfpS36xdTX
— Lumagorri (@Lumagorrihat) 2019(e)ko apirilaren 7(a)
📸#Baiona #korrika21
— AEK (@AEK_eus) 2019(e)ko apirilaren 7(a)
Hiriburua, bihotza ta giharrak goza. 🎶Noizbait izan zen ta izanen den herri zaharraren hotsa🎶#klika pic.twitter.com/5xGQUcjyuK
Ibiriku de Eguesen.
— AEK (@AEK_eus) 2019(e)ko apirilaren 7(a)
82 eta 87 urte, herrixkako belaunaldi ezberdinetako pertsonak inguraturik.
Adinako pertsonen ekarpena; guztion ahalegina beharrezkoa da gure altxor preziatuena mantentzeko eta berpizteko.#Korrika21 #Klika pic.twitter.com/lKIRESFWRt
Ttipi ttapa azken metroak Ipar Euskal Herrian, Ezpeletako kirolariak #klika lekukoak eramaten! Dantxarian da ixtente #korrika21 pic.twitter.com/cxn0AigWqb
— AEK (@AEK_eus) 2019(e)ko apirilaren 8(a)
Munduko hamaika txokotako wikilariekin etorri gara #Korrika21-era. Sekulako esperientzia izan da!! Lekukoa daramatenak nepaldarra, jordaniarra eta argentinarra dira. Mundiala 😊 https://t.co/91eyDLtarP
— Aiora (@probatxoa) 2019(e)ko apirilaren 7(a)
11:00ak aldean Baztanen sartuko da Korrika. Lehen agerraldia Amaiurren egingo du eta eguerdirako Elizondon izango da. Ondoren hegoalderako bidea hartuko du eta Leitzara helduko da. Arratsalde girotsua dute prestatuta leitzarrek Korrikaren aitzakian. Larraunera joango da ondoren eta Lekunberrin agerraldi jendetsua egingo du. Ultzama, Basaburua, Odieta, Atetz eta Imotz izango ditu hurrengo jomugak. Imotz, hiru orduko tartean, bi aldiz gurutzatuko du Korrikak.
Gauerdian Sakanan sartuko da Korrika. Irurtzunetik sartuko da eta Ziorditik egingo du alde. Altsasun Altsasuko Gurasoek protagonismo berezia izango dute.
#Korrika21 k istorio ederrak ditu. Irudian Yuto, japoniarra da, Done Jakue bidea egiten Auzperrin Korrika harrapatu du, petoa jantzi eta ttipi-ttapa euripean ari da! Arigato Yuto!#Klika #MunduaKorrikan #KorrikaZuzenean pic.twitter.com/Cqy5SuIsU4
— Hamaika Telebista (@HamaikaTb) 2019(e)ko apirilaren 6(a)
Luzaideko bolanten dantza ederrak #korrika erdian! Hitzik gabe hau azaltzeko! #KLIKA pic.twitter.com/kSC7fGHgV7
— Iurre Bidegain (@Iurrebidegain) 2019(e)ko apirilaren 6(a)
#Korrika21 Madrilen #KlikaKorrika orain! pic.twitter.com/KwI4ripL4d
— AmaiaEtxezarretaAnsa (@amaiaetxetxa) 2019(e)ko apirilaren 6(a)
Jon Maiak aurresku egin du Madrilgo Korrikan gaur Puerta de Toledoren alboan. #Korrika21 pic.twitter.com/7xHOlZfZP2
— Euskatuak (@EuskoMadrilgoak) 2019(e)ko apirilaren 6(a)
#Iruñea-k ere #klika egin du euskararen alde, klika konpromisoak hartzearen alde: @josebaasiron alkateak du lekukoa! (arg.: Eneko Gómez) pic.twitter.com/JWSnaWF4Hh
— AEK (@AEK_eus) 2019(e)ko apirilaren 6(a)
Txaleko horietatik moreak eramatera igaro zen Paris iragan astean. Lorea Ibañez egon zen, besteak beste, Pariseko Korrikan. Zer gertatu zen jakin nahi? Aiaraldeako Izar Mendiguren kazetariak egindako artikuluak argituko dizu .
Goizeko 9ak aldera sartu da Tuteran Korrika. AEK-k zabaldutako bideo honetan ikus daiteke tuterarrek emandako harrera.
Iritsi da #Tutera aldera berriz ere #korrika21 eta euri azpian bada ere #klika giro paregabean egin dugu!#zuzenean pic.twitter.com/RKoREFojyQ
— AEK (@AEK_eus) April 5, 2019
Egun osoa emanen du gaurkoan ere (apirilak 5) Nafarroan, Iruñea hiriburua biharko utzita. Hegoaldetik abiatuta, iparralderaino joko dute korrikalariek, Erriberatik Zaraitzuraino, Tafallaldea eta Zangozaldetik igarota.
Goizeko sei eta erdiak aldera iritsi da Tuterara. Erriberaren luze-zabala zeharkatzen jarraituko du euskararen aldeko ekimenak. Arguedasen, Errigoraren bueltan aritzen diren ekoizleek izango ditu zain, besteak beste. Bazkalordurako, Faltzesetik pasako da eta ondoren Tafallarako bidea hartuko du.
Arratsaldeko 17etan hasi da euskararen aldeko lasterketa. Garesetik abiatu eta Nafarroan emanen ditu bere lehenengo pausoak: Lizarraldea, Erribera, Tafallaldea... Larunbatean Ekialdean eta Iruñean izanen da. Euskarari ezarritako muga administratiboak gainditzeko aldarrikapena zabaldu dute hasierako ekitaldian.
Euskararen aldarria daraman lekukoa irten da Garestik, azkenik, eta Gasteizen izango da 11 egun barru. Jai giroan erabat murgildurik egin dute irteteko tiroa, KORRIKAren aldeko uholdeak hartutako 3.000 biztanle inguruko nafar herrian.
Hasiera-ekitaldia Anabel Arraizak gidatu du, Demode Quartet taldeak lagunduta. Xabier Gartzia AEKren Nafarroako artezkaritzako kideak eman du hasiera diskurtsoa eta, ondoren, azken eguneko mezu sekretua sartu du lekukoan Asier Amondo KORRIKA arduradunak. Gartziak azpimarratu izan du 1980. urtean bezala "gaur ere euskarak eta Euskal Herriak Korrika zein AEK behar " dituztela. "Oraindik ere urratsak egin behar dira, egin nahi ditugu, Euskal Herrian, gau eta egun, euskaraz bizitzeko, normal eta natural; euskara menpeko perpausa ez izateko", esan du Gartziak.
Gares Korrikaren hasiera izatea "oso adierazgarria" dela nabarmendu du AEK-ko arduradunak. "Hemen gaude, hizkuntza-eskubideak era mistoan ulertzen dituen lurraldean, eta hemendik mintzo gara, oraindik ere giza eskubideak eremutan banatuta dituen herrialdetik. Beraz, bada garaia, administrazioko sail eta maila guztietan eraginez, benetako zeharkakotasunez, hizkuntza-politika berriak abiatzeko, hemen eta Euskal Herri osoan; bada garaia instituzioen eta euskalgintzako eragileen arteko konplizitatez, hizkuntza-politika berria abian jartzeko, non hizkuntza-eskubideen bermea izango den ardatza".
Korrika martxan jarri da eta Izarbeibar eta Mañeruibarreko 16 herrietako 16 lagunek jaso dute lekukoa Asier Amondoren eskutik, 21. Korrikaren lehen kilometroa egiteko. Ondoren etorri dira Garesko Udala, Garesko elkartea-APYMA Zabaltzagain, eremu mistora pasa diren herrietako alkateak, Garesko Ezker Abertzalea, Garesko Gazte Asanblada, Artazu herria, Izarbeibarko mankomunitatea, Garesko eskolako irakasleak eta EMUN. Horrela osatu dira 21. KORRIKAren lehen hamar kilometroak.
Hortik aurrera, Izarbeibar eta Mañeruibar zeharkatu ondoren, eremu mistoan zein eremu diskriminatuan gora eta behera ibili eta gero, Lizarraldean sartuko da Korrika iluntze aldera. Lizarran harrera beroa prestatu diote 19:30erako. Bertan eragile sozialek, alderdi politikoek eta Lizarrako Udalak berak hartuko dute lekukoa. Lizarraldea atzean utzi eta Allora afalordurako iritsiko da Korrika. Hor tartean Marmarikoak agertuko dira lehen aldiz edizio honetan. Ohitura dutenez, behin eta berriz topatuko ditugu Nafarroako geografian zehar “Nafarroako administrazioan euskaraz” taldekoak. Bien bitartean, jendea batzen hasiko da hainbat herritan Korrikaren zain. Horrela, zenbait lekutan hitzordu ezberdinak antolatu dira KORRIKA iritsi aurretik afaldu eta, indarberriturik, euskararen lekukoari heltzeko. Esaterako, Andosillan arratsaldean jarri dute lehenengo hitzordua, eta ordu txikiak arte luzatuko da jai giroa,Korrika pasatu arte, alegia. Lodosan ere pintxo-afari baten bueltan batuko dira herritarrak, eta Sesman D ereduko gurasoek harrera beroa prestatu diote Korrikari, lehen urtea baitu D ereduak herrian.
Korrikak gaua Erriberan emanen du, eta bertan jarraituko du ostiraleko lehen eguzki izpiekin batera, baldin eta eguraldiak errespetatzen badu. Bitan pasatuko da Tuteratik, sei eta erdietan eta zortzi eta erdietan.
Korrikaren lehen pausoak zuzenean ikusteko aukera daukazue hainbat hedabidek emankizun bereziak antolatu dituztelako, besteak beste ETB telebista publikoak:
Jendetza bildu da dagoeneko Garesen Korrikari hasiera emateko. Edurne Senosiain kazetariak zabaldutako bideo honetan ikus daiteke giroa:
Giro paregabea Garesen #Korrika21 hastear dagoelarik#Klika #Korrika pic.twitter.com/2dyzYSqc4U
— Edurne Senosiain (@EdurneSE) April 4, 2019
Plazaren beste ikuspegi bat eskaini du Hamaikak argazki honekin:
Irati Maritxalar tolosarra Boiseko Ikastolako irakaslea da. Euskal Herrian gaur hasiko den Korrikari babesa azaldu diote AEBetatik, lekuko eta guzti, ikasleekin batera korrika eginaz (Iturria: Tolosaldeko Ataria)
Dozenaka mila herritar, Euskaraldiaren olatuan, hizkuntza ohiturak astintzeko ariketa egitetik gatoz, eta beste milaka euskaldun eta euskaltzale kalera ateratzen dituen Korrika bete-betean gaude. Bien helburua euskaldunak aktibatzea, hizkuntzaren erabilera lehen lerrora ekartzea. Euskalgintzako hiru eragile handirengana jo dugu "aro berria" deitu izan zaion garaiotan urratsak nondik eman behar diren aztertzeko asmoz.
Irundik Baionara, ezin ezkutatuzkoa izan da 23. Korrikak eragindako harrotasuna. ‘Herri Harro’ leloak zentzua hartu duela ikusi dugu lekuko hartzaileen aurpegietan, eta atzetik euskararen alde oihuka aritu diren korrikalariengan. Bakoitzak bere gorputzetik eta bere... [+]
1.700.000 ikustaldi izan ditu EiTBren emanaldiak –Hamaika TBrenak gehitu behar zaizkio–. Pozik agertu dira AEKko arduradunak: “Inoizko Korrikarik erraldoi eta anbiziotsuena lortu dugu, herria harro egoteko modukoa”.
11 egunetan bizipen hunkigarri asko bizi dituela esan du Ane Elordik Euskadi Irratian. “Aje emozionala, bi urtetan egindako lana, kideak ondoan izanik, eskertza, babesa, Euskal Herri osoa Baionan elkartu da... Momentu oso bereziak bizi izan ditugu azken egunean”.
2.700 kilometro eginda, martxoaren 24arekin heldu da Korrikaren lekukoa Baionako Askatasun plazara, eta mezu sekretua irakurri du Garazi Arrulak. Egun osoko festa handia antolatu dute kultur eragileekin auzolanean: Ibil Bedi, Anje Duhalde, Xiberoots, txarangak,... [+]
43 urte igaro dira AEK-k lehenengo Korrika antolatu zuenetik 1980an. Lekukoak egindako ibilbideen, leloen, abestien eta omendutako pertsonen errepasoa jarraian.
Garazi Arrrula Ruiz izan da aurtengo Korrikaren mezugilea. Txalaparta argitaletxeko editorea da tafallarra. Baionan, milaka euskaltzaleren aurrean, esan du euskara ez dela "ez altxor, ez oroitarri, ez toponimia. Euskarak hegemonia hartzeaz ari gara". Eta gehitu du... [+]
AEKren mezua bertako kide Maider Heguyk eta Bixente Claveriek irakurri dute. Erakundeei “hizkuntza politika ausarta eta sendoa” eskatu diete eta ez “brilli-brillizko bilgarria”. Konpromiso eta baliabide gehiago eskatu dituzte. Gogorarazi dute oraindik... [+]
23. Korrika makina bat irudi esanguratsu egiten ari da, eta dagoeneko oso ohituta gaude jendetza ikustera "Harro Herri" leloaren atzetik korrika. Baina gauean zer pasatzen da? Larunbatetan ere, jendea festan dagoen bitartean, lekukoa norbaitek sostengatzen du. Nafarroa... [+]
Korrika egunez egun erakusten ari da pasatzen den txoko guztietan nola pizten duen harrotasun sentimendua, euskaldun izatearen harrotasunarena. Emozio horixe da, batik bat, euskara transmititzen jardun duten adineko pertsona horiena.
23. Korrikaren karietara, helduei euskara irakasten diharduen AEK edo Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeko Ipar Euskal Herriko koordinatzailea den Ihintz Olideni, Enbatak hainbat galde pausatu dizkio. Jarraian, argitaratua den elkarrizketak, AEK eta Korrika zehazkiago... [+]
2.700 kilometro eginda, igandean helduko da Korrikaren lekukoa Baionako Askatasun plazara, 12:30 inguruan, eta mezu sekretua irakurriko du egileak. Egun osoko festa handia antolatu dute kultur eragileekin auzolanean: Ibil Bedi, Anje Duhalde, Xiberoots, txarangak, haurrentzako... [+]