argia.eus
INPRIMATU
Jardunaldi lesbianistak asteburuan Bilbon eta Basaurin
  • Mahai-inguruak, eztabaidak, erakusketak eta tailerrak egongo dira Basauriko Marienean eta larunbatean jaia izango da Bilboko Sildabia tabernan. “Heteropatriarkatuaren eta kapitalaren aurrean lesbianismo erradikala” goiburupean antolatu dituzte jardunaldi lesbianista hauek.

Xuban Zubiria @xubanzubiria 2013ko ekainaren 21a
Jardunaldi hauek ekainaren 21, 22 eta 23 egunetan izango dira. Argazkia: bilbokobranka.info

Jardunaldi hauek ekainaren 21, 22 eta 23 egunetan izango dira. Ladyfesta, MDMA, Hegoak , Lumatza taldeek, Pikara Magazinek eta Bizkaiko Emakumeen Asanbladak elkarlanean antolatutako ekimena da.

Antolatu dituzten jardunaldien egitarau osoa.

Jardunaldietan landuko diren ponentzietan sakontzeko:

Aurora Iturriozen ponentzia: “Ekonomia lesbianista

Elvira Burgosen ponentzia: “Lesbianismoa ponentzia feminista bezala

Gracia Trujillok ere parte hartuko du eztabaidetan “Krisi eta austeritate garaietan erresistentzia bolleroak queer transfeministak”.

Lukas Plateroren parte-hartzea konferentzia bidez.