argia.eus
INPRIMATU
Jean-Marc Rouillan memoria historiko antifrankistaz Gasteizen eta Bilbon
  • Jean-Marc Rouillan MIL, GARI eta Action Directe talde armatuen sortzaile gaskoiak hitzaldiak emango du gaur Bilbon, atzo Gasteizen emandakoaren ostean. Memoria historiko antifrankistaz arituko da, Memoria de la lucha y lucha por la memoria izenburua edukiko duen hitzaldian.

Lide Hernando @lidehernando 2013ko maiatzaren 28a
25 urtez egon da kartzelan Rouillan (argazkia: levolcan.com)

Zapateneo editorial alternatiboaren egoitzan –Zapatagile kalea– arituko da Gasteizen, eta Izar Beltz ateneoan –Andres Isasi kalea– Bilbon, bietan 19:30ean. Joan den astean, hilak 23, Donostiako Kaxilda liburu-dendan –Arroka kalea– eman zuen hitzaldia.

2011ko maiatzetik baldintzapeko askatasunean dago Rouillan, 25 urtez kartzelan egon ostean. Hainbat liburu idatzi ditu ordudanik, Europako mugimendu ezkertiar iraultzaileen inguruko oroitzapenak narratuz.

ARGIAk elkarrizketa egin zion orain hilabete gutxi. Bertan bere baldintzapeko askatasun egoeraz, kartzelaldiaz, aurreko militantzia aktiboaz edota Katalunia eta Euskal Herriarekiko konpromisoaz aritu zen, besteak beste.