Astean hirutan janari azkarra kontsumitzeak asma eta ekzemak eragin ditzake haur eta nerabeengan, argitaratu berri duten British Medical Yournaleko ‘Thorax’ mediku txostenean jasotako ikerketaren arabera."Janari azkarraren kontsumoak eragin handia dauka osasun publikoarengan”, adierazi dute medikuek.
Zeelanda Berriko eta Erresuma Batuko unibertsitateetako zientzialariek munduko 50 estatuko 500.000 haurren elikagai ereduak aztertu dituzte. Adin txikiko horiek janari azkarrarekin elikatzeak osasun ondorio larriak ekar ditzakeela adierazi dute adituek, azidoa dutelako.
Haur eta nerabeek helduek baino %39ko probabilitate handiagoa dute janari horrek kalteak eragiteko, eta sei urteko haurrek %27 handiago.
Arrautzek, arraiek, behi esneek, intxaurrek eta koloratzaile eta kontserbatzaileek sintomak larriagotu ditzakete. Bestalde, egunean hiru fruta zati jateak organismoa babestu eta gaixotasunak %14an ekidin ditzakeela dio ikerketak.