argia.eus
INPRIMATU
Jan hitzan aberatsak!
  • Gaurko greban Hernanin ez dira betiko kontsignak eta leloak soilik protagonista izan. Aldarrikapen feminista ohi baino ozenago entzun da. Herenegun jada pintadaz josita azaldu zen herria: “M-29 bloke feminista kalera!”, “Jan hitzan aberatsak!”, “Lavo cuido y dices que no trabajo… m29 kalera!” eta gisakoak irakurri ditugu paretetan. Hernaniko Berdintasun Kontseiluak, Kafeta Feministak eta Txoko Feministak bat egin dute grebarekin eta Donostiara joateko dei egin dute

2012ko martxoaren 29a

Arrazoi osoz altxa dituzte ukabilak emakumeek, erreforma honetako biktima nagusienetakoak izango baitira. Lanaldi partzialean ordu estrak sartu ahal izateak, edota enpresek hitzarmen kolektiboetatik kanpo geratu ahal izateak, kontziliatzeko aukerarik gabe eta prekarietatean utziko ditu emakume asko eta asko.

Ezagutzen ditut, inguruan, haurdun egoteagatik lanik gabe geratu direnak, enpresariak amarru eginda, ezagutzen ditut lanaldi murrizketekin presioak jasan dituztenak, ezagutzen ditut lanpostu bat lortzeko aukera galdu dutenak emakume izate hutsagatik, “lan egitera kanpora joateko prest al zaude?” galdetu ondoren “bikotea duzu?” galdetu dietenak…

Portaletik atera eta lehenengo mezua atari ondo bakoitzean: “Sistemaren erreforma orokorrari bai. Amantalak kalera!” dioen afixa more kolorekoa. Euskal Herriko emakumeen mundu martxarako plataformak paratu du: “Egungo sistema ekonomiko hau emakumeok egiten dugun lan ikusezinari esker mantetsen da”, dio, eta segidan: “M-29an etxe hau greban!”.