Gaurko greban Hernanin ez dira betiko kontsignak eta leloak soilik protagonista izan. Aldarrikapen feminista ohi baino ozenago entzun da. Herenegun jada pintadaz josita azaldu zen herria: “M-29 bloke feminista kalera!”, “Jan hitzan aberatsak!”, “Lavo cuido y dices que no trabajo… m29 kalera!” eta gisakoak irakurri ditugu paretetan. Hernaniko Berdintasun Kontseiluak, Kafeta Feministak eta Txoko Feministak bat egin dute grebarekin eta Donostiara joateko dei egin dute
Arrazoi osoz altxa dituzte ukabilak emakumeek, erreforma honetako biktima nagusienetakoak izango baitira. Lanaldi partzialean ordu estrak sartu ahal izateak, edota enpresek hitzarmen kolektiboetatik kanpo geratu ahal izateak, kontziliatzeko aukerarik gabe eta prekarietatean utziko ditu emakume asko eta asko.
Ezagutzen ditut, inguruan, haurdun egoteagatik lanik gabe geratu direnak, enpresariak amarru eginda, ezagutzen ditut lanaldi murrizketekin presioak jasan dituztenak, ezagutzen ditut lanpostu bat lortzeko aukera galdu dutenak emakume izate hutsagatik, “lan egitera kanpora joateko prest al zaude?” galdetu ondoren “bikotea duzu?” galdetu dietenak…
Portaletik atera eta lehenengo mezua atari ondo bakoitzean: “Sistemaren erreforma orokorrari bai. Amantalak kalera!” dioen afixa more kolorekoa. Euskal Herriko emakumeen mundu martxarako plataformak paratu du: “Egungo sistema ekonomiko hau emakumeok egiten dugun lan ikusezinari esker mantetsen da”, dio, eta segidan: “M-29an etxe hau greban!”.
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]
AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea: Elena Diaz.
Zuzendaritza: Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]
Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.
Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.
Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]
2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.
Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.
Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.
Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]
Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.
Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.
Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.