Ekainaren 8an hil da, 93 urterekin. Arrola dantza taldearen eta euskal kulturaren sustatzailea izan da baigorriarra, eta Betti, Filipe, eta Jojo Bidarten aita ere bai.
1926an Baigorrin sortu zen Jamattitt Bidart "Kuxkurrio", Potroxoenean. Ogibidez zurgina izan zen, 14 urterekin aitaren aprendiz hasi eta erretreta hartu arte. 16 urterekin hasi zen euskal dantzak ikasten eta 1966an berriz ere Baigorriko Arrola dantza taldea elkartu zuen. Urte luzetan, kanpoko dantza irakasleak Baigorrira joanarazi zituen eta herriko gazteak Hego Euskal Herrira eraman zituen, dantzak ikasi eta emanaldietan aritzeko. Hamar bat urtez sustatu zuen Arriola dantza taldearen bizia eta garai hartan Euskal Dantzarien Biltzarreko bileretan parte hartu zuen. Egun bere ondorengoek dantza talde herrikoiaren segidari eusten diote.
Jamattitt Bidart urteetan erreferentziazko pertsona izan da Ipar Euskal Herriko koreografoentzako, mintzoak.eus webguneak jasoa duenez.
Hona hemen Mikel Asurmendik 1991n egin zion elkarrizketa, preso zuen seme Filipez: "Ez ditugu gure semeak jujatzen ahal, egin duten hautuaz".
Asurmendik bere blogeko artikulu honetan Filipek aitari buruz esanak bildu zituen.