argia.eus
INPRIMATU
Txantxerreka gaztetxeak bete du Jakintza ikastolak garaiz hasteko zuen ezintasuna
  • Donostiako Jakintza ikastolako ikasturte hasiera irailaren 14 arte atzeratu behar izan da, obra batzuekin arazoak medio. Bestelako alternatibarik ezean, Txantxerreka gaztetxeak zabaldutako Txantxa-Eskola-ri esker, haurrek ikasturtea garaiz hastea lortu dute.

Xalba Ramirez @xalbaram 2017ko irailaren 14a

Ofizialki irailaren 14ean hasiko da ikasturtea Jakintza Ikastolan. Bitartean, ehun haur, guraso eta irakasletik gorak Txantxa-Eskola proiektua jarri dute martxan, goizero Txantxerreka gaztetxean, Antigua auzoan. Tailerrak, jolasak eta haurrentzako ekimen pedagogikoen bitartez etxean geratzerik ez duten haurrei irtenbidea eskaini die gaztetxeak.

Txantxarrekako kideek ohar baten bidez, Jakintzako zuzendaritza, irakasle, haur eta gurasoen konfiantza eskertu dute, eta gaztetxea auzotar guztientzako tresna izan nahi duela adierazi dute.

“Gure txikitasunetik egoera honek ekarri dituen arazoei, hein batean irtenbidea bat ematea bilatu dugu. Auzotik eta auzoarentzat sorturiko alternatiba bat jarri dugu martxan, gurasoei haurren zaintzan laguntzeko eta haurrak euren ikaskideekin ondo pasatzeko aukera izan dezaten”.

Era berean, urrian Donostiako Udalarekin sinatuta duten hitzarmena amaituko dela gogoratu dute, eta oraingo gobernuak ez duela proiektuaren jarraipena bermatzeko borondaterik salatu.

(Arg.: Irutxuloko Hitza)
(Arg.: Irutxuloko Hitza)
(Arg.: Irutxuloko Hitza)