Baxe Nafarroako Landibarre herri ttipiko bozak kontatuak dira. Herriko kontseiluan Patrick Etxegarairen zerrendako zortzi hautetsi izanen dira eta beste hiru Jean Mixel Etxeleten zerrendatik.
Bigarren itzulia zuten Baxe Nafarroako Landibarren ekainaren 28 honetan. Bozka-paperak kontaturik, horra nola osatua izango den herriko kontseilua ondoko sei urteentzat: Patrick Etxegarairen zerrendako zortzi hautetsi izanen dira eta beste hiru Jean Mixel Etxeleten zerrendatik.