Abenduaren 6an zabalduko da Euskal Liburu eta Diskoen 41. Durangoko Azoka. Kirmen Uribe idazleak emango du sarrera hitzaldia. Aurtengo azokak bidaiak izango ditu hizpide. Orotara 317 erakusmahai egongo dira, iaz baino zortzi gehiago. Nobedadeei dagokienez, 246 liburu, 45 disko, 16 DVD, 24 aldizkari eta bestelako hainbat produktu aurkeztuko dituzte, 360 orotara. Iaz baino 117 nobedade gutxiago izango da aurten. Bestalde, Jakin aldizkariak jasoko du Argizaiola saria. Jakinek 50 urte bete ditu aurten eta Durango Azoka jaio zenetik bertan izan da urte guztietan. Joan Mari Torrealdai aldizkariko zuzendariak jasoko du saria, abenduaren 7an.