Jakietan daukagu gure eguneroko pozoia

  • Frantsesezko ARTE katea ikusi ahal izateko zoria daukatenek, martxoaren 15ean daukate aukera ederra, iluntzeko 20:40ean: Marie-Monique Robin-en Notre poison quotidien (Eguneroko gure pozoia) eskainiko dute. Ikerketazko dokumental hau Le Monde selon Monsanto ahaztezinaren jarraipena dela esatea aski da.


2011ko otsailaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Arte

Bizi itxaropena jaisten hasiko da laster herrialde garatu deituetan, iragarpen gogor hori entzungo zaio dokumentalean Linda Birnbaum doktoreari, National Institute of Environmental and Heath Sciences erakundeko zuzendariari, Notre poison quotidien filmean. Hori kalkulatzera darama eritasun kronikoak, kantzerrak, gaitz neurodegeneratiboak, ugalketari lotutakoak, obesitatea, diabetesa eta gaixotasun autoimmuneak nola ugaritu diren ohartzeak. Bigarren Mundu Gerra osteko belaunaldiak pozoi artean bizi direlako, amaren sabeletik hasita.

Ikusi beharreko filma izango da. Ingurumeneko eta elikagaietako pozoiek giza osasunean eragiten dituzten kalteez dokumental ugari egin dira. Honakoa, ordea, Le Monde selon Monsantoren egileak sinatzen du, Marie-Monique Robinek (Frantzia, 1960), eta horiek hitz handiak dira.

Monsantori buruzko best sellerraz gain, ikerlan inportante haboro plazaratua du. Voleurs d’yeux (Begi lapurrak) dokumentalean giza organoen lapurreta eta trafikoaz aritu zen, Escadrons de la mort, l’école françaisen azaldu zuen Algeriako gerran militar frantsesek metatutako esperientzia nola esportatu zuten gero Hego Amerikako diktaduretara eta bestetara. Eskandaloa eragin zuen Frantzian, eta Argentinan militar batzuen epaiketara deitu zuten Robin, lekukotasuna eskaintzera.

Urtarrilean ikusi ahal izan zen Notre poison quotidien Miarritzeko FIPA zinemaldian. Geroztik Belgikako RTBF katean eta Suitzako TSRen erakutsi dute, gehi Frantziako zenbait hiritan –tartean Bordele ondoko Bèglen– aurkeztu da eta martxoaren 15ean emango du ARTE telebistak.

Le Monde selon Monsanto dokumentalak azaldu zituen kimikagintzari lotutako agroindustriaren barrunbeak. Tartean zekarren ideia nagusi hau: genetikoki aldatutako landare mota berriak funtsean dira beren baitan pestizidak ondo hartu ditzaketen izakiak. Film berrian egileak jakin nahi du ea zer nolako eraginak dauzkaten pestizida horiek gure osagarrian.

Bere produktuen toxikotasuna Monsanto konpainiak mende batez nola ezkutatu zuen ohartu ahala, galdera berriak sortu zitzaizkion Robini: “Monsantoren jokabidea salbuespena ote da industriaren historian? Nola daude araututa Bigarren Mundu Gerratik gure ingurumena inbaditu duten 100.000 molekula kimikoak? Ba al da loturarik produktu kimiko horien eta, Osasunaren Mundu Erakundeak dioen moduan, herrialde garatuetan ikusten dugun gaixotasun kroniko saihesgarrien artean?”.

Erantzunen bila bi urteko lana egin du Robinek. Hori bai, soilik elikadurarekin zerikusia duten gai kimikoetan arakatu du, bestelako pozoiak –ingurumenari dagozkionak, kimikoak eta gainerakoak– bazter utzi ditu. Liburu eta argitalpen zientifikoetan arakatzeaz gain, toxikologian, biologian eta legezko arauetan aditu diren sorta batekin mintzatu da.

Dosi jasangarrien gezurra

Egunero gizarte industrializatuetan ahoratzen ditugun jakietara pozoiak iristen dira pestiziden, gehigarri edo aditiboen eta jakiak biltzeko plastikoen bidetik. Kimiko horiek pozoi kutsagarriak dira? “Substantzia horiek arriskurik ez balute –erantzuten du Robinek– ez genuke horiek zertan arautu beharrik”.

Horien arriskuak aztertu eta arautzeko agentziak sortu dira azken mende erdian mundu aurreratuan. Agentziok finkatzen dituzte gai kimiko batetik egunean zenbat hartu dezakegun, Eguneko Dosi Onargarria (EDO) delakoa. Hain zuzen EDO horiek nola definitu diren aztertzen denbora asko eman du Robinek, nozitzen dugun kutsadura orokortuaren gakoetako bat horretan datzalakoan.

Brighton-eko uniberstitatean Zientziaren Politika irakasten duen Erik Millstonek adierazi dio kazetariari: “Erabaki arbitrario baten emaitza da, gero kontzeptu sasi-zientifiko bihurtu dena industrialei aitzakia emateko eta politikoak babesteko, adituen atzean ezkutaturik. Eguneko Dosi Onargarria izeneko asmakizuna behar zuten gai kimiko toxikoak usatzeko eskubidea zutela erabaki dutenek”.

XVI. mendean Parazelso mediku suitzarrak esandakoa famatua da: “Dena eta ezer ez da pozoia: dosiak egiten du pozoia”. Medikuntzan eta toxikologian asko aipatu da, erabilpen praktiko asko atera zaizkio. Baina adituek erakutsi diote Robini dogma hori ezin dela usatu pozoi modernoekin. Pozoiok egunero barneratzean pilatzen joaten direlako, eta, bestalde, pozoi mordoxka bat sortzen duten “cocktail eragina” oso inportantea delako.

Azken 60 urteotan nekazaritza industrialean erabiltzen diren gai fitosanitarioak sustraian gerrarako sortutako gasen aldagaiak dira. Lehen Mundu Gerran gizonak hiltzeko usatutako gas klorodunetatik sortu ziren gero DDT eta gainerako gai organoklorodunak. Ondoko urteetan gerrarako gai organofosforodunak asmatu ziren, eta militarrek usatu ez zituztenez, nekazaritza kimikorako birziklatu zituzten.

Horiekin igurtzitako landare, fruitu eta aleak herritarrok kezkarik gabe jan ditzagun asmatu zuten Eguneko Dosi Onargarri famatua. Pozoi bakoitzean dosiak nork nola definitu dituen eta horien erabilera nork nola kontrolatzen duen ikertu du Robinek. Filmaren aurrerapenean eta egileari egin zaizkion elkarrizketetan iragartzen denez, dosi horiei buruzko informazio guztia industria kimikoak kontrolatzen du, hasi eta buka.

Filmean tarte zabala dute nekazariek. Hauek eguneroko lanean kopuru handitan iresten baitituzte gero gainerako herritarrok elikagaiekin ahoratuko ditugun pozoiak. Ikusle asko harrituko dira jakingo dutenean Mutualité Sociale Agricole izeneko aseguroak lanbideari lotutako gaixotasuntzat aitortu dituela laborari batzuek dauzkaten eritasun larri batzuk, tartean kantzerrak eta Parkinson gaixotasuna.

Beti lekuko bila, izen eta abizenez aipatzen dira dagoenekoz Frantzian epaileek pestizidekin zerikusia zutelakoan lanbide eritasuntzat aitortu dituztenak. Horietako bat zen Yannick Chénet, berriki hila eta Marie-Monique Robinek filma dedikatu diona.

Chénetek hirurogei hektarea gari eta sei hektarea mahasti lantzen zituen, Charente Maritime eskualdean. Leuzemia mieloide bat garatu zuen, borroka luzeen ondoren epaileek berretsi zutenez, bere laboreetako xomorroak akabatzeko erabiltzen zituen pozoietan zegoen benzenoaren eraginez. Oso ahulduta zegoela, 2010ean parte hartu zuen arrazoi beragatik gaixo dagoen beste baserritar baten, Paul Françoisen, omenezko ekitaldian, Ruffec herrian.

Paul François honen semeak maskuriko kantzerra omen du. Medikuak esan die “mahastizainaren eritasuna duela”. Alboko kalte bat.

Informazio gehiago:


Azkenak
Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


2025-04-11 | Irutxuloko Hitza
Helena Tabernak irabazi du Giza Eskubideen Zinemaldiko Saria

Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.


Eguneraketa berriak daude