argia.eus
INPRIMATU
Jakes Esnalen baldintzapeko askatasuna berriz aztertu beharko du Pariseko Dei Auzitegiak
  • Baldintzapean aske uzteko eskaera aztertzeari uko egin zion Pariseko Dei Auzitegiak 2020ko irailean, baina defentsak jarritako helegitea onarturik, eskaera aztertu beharko du auzitegi horrek.

ARGIA @argia 2022ko martxoaren 10a
Desobedientzia zibilari lotu da Bake Bidea, besteak beste Jakes Esnalen askatasuna lortzeko (Argazkia: Bake Bidea)

Martxoaren 9an jakitera eman du Frantziako Kasazio Auzitegiak ontzat jo duela Jakes Esnal presoak aurkezturiko helegitea. Hori horrela, baldintzapeko askatasuna aztertu beharko du Pariseko Dei Auzitegiak. 2020ko irailean eskaera ez zuen aztertu nahi izan auzitegi horrek eta horregatik zuen defentsak helegitea pausatu.

Zigorrak Ezartzeko Auzitegiak euskal presoa aske uztea erabaki zuen 2020ko maiatzaren 12an. Lehen instantzian hartutako erabakia berresteko eskaera luzatu dio Bake Bideak Frantziako Justiziari.

Herri mobilizaziora ere deitu du bake prozesuaren alde ari den kolektibo horrek. Desobedientzia zibilerako deia egina dute eta apirilaren 1 eta 2an izango dute ondoko hitzordua. Lehen ekintza otsailaren 18an burutu zuten dozenaka herritarrek, Baionako suprefeturan.