argia.eus
INPRIMATU
Jakes Abeberryri azken agurra eman diote Miarritzen
  • Maila politiko eta kulturalean, Ipar Euskal Herrian arrasto handia utzi duen gizon baten bizia omendu dute atzo Miarritzen. Jakes Abeberry 92 urterekin pausatu zen iragan ostegunean.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2022ko abenduaren 07a

Enbata mugimenduaren sortzaileetan izan zen Jakes Abeberry, baina bere aurkari politikoekin mintzatzeko ukan zuen gaitasuna goraipatu dute hainbatek.

Ehunka pertsona elkartu ziren atzo Miarritzen, Abeberryri agur eta ohore egiteko. Han izan zen Inhar Iraizotz.