argia.eus
INPRIMATU
Jaka Horien urtea datutan: 3.000 zigortu eta 400 preso
  • Jaka Horiak mugimendua kale eta bideetara atera zela urtea beteko da azaroaren 17an. Mugimenduak badu zer ospatua, izaera sendoa agertu baitu, baina badu ere zer pairatua. Horren lekuko, hona datu bat: Frantziako justiziak 3.000 zigor ezarri dituzte iazko azarorik aurtengo ekainera bitartean.

Mikel Asurmendi @masurmendi 2019ko azaroaren 08a

Jaka Horien aldarrikapenak ezagunak dira, eta mugimenduaren ezaugarrietako bat ere oso arrunta historian: estatuaren indarren eta manifestarien arteko oldar hagitz gogorra.

Le Monde egunkariak argitaratutako datuak ekainera bitartekoak dira, baina jite guztietako zigortu hauen artean, badira gorputz atalak mutilatuak, begiran bat galdu dutenak adibidez. Zigortuak berriz, desordena publikoa eragitea egotzita izan dira, bankuen suntsipenak, besteak beste.

3.000 zigortu horietatik 400 inguru espetxe zigorra betetzera kondenatuta izan daitezke, uneon behin-behineko askatasunean badira ere. Horietako askok isunak ordaindu behar izan dituztenak. Frantzian ez dira halako datuak izan egundaino, eta zigorrak Hexagonoko lurralde guztietan ezarri izan dira.