Hiru urte dira jaka horiek lehen protestak egin zituztela. Urtemugarekin loturan ekintza egin du hogei pertsona inguruko taldeak Biriatuko pasabidean, auto ilarak sortuz.
Jaka horidun hogei pertsona inguruko taldeak goizeko 08:00ak aldera egin du agerraldia Biriatuko pasabidean (Lapurdi), France Bleu irratiak jakinarazi duenez. Azaroaren 17an bete dira hiru urte mugimenduaren lehen protestetatik, eta urtemugaren harira egin dute ekintza. Zazpi kilometro arteko auto pilaketak eragin dituzte AP-8 errepidean, Irun parean, Baionarako norantzan.
Frantziako Polizia jaka horidunak zeuden tokira bertaratu da, eta protestan zirenak gertuko biribilgunera lekualdatu dira, ekintzarekin jarraitu asmoz.
Egunean zehar, mobilizazioak aurreikusten dira Ipar Euskal Herrian, baita Frantzian ere.