argia.eus
INPRIMATU
Erregaien zerga igoera sei hilabetez atzeratu dute: Jaka Horiak mugimendua desaktibatzeko maniobra ote?
  • Edouard Philippe lehen ministroak sei hilabeteko luzapena eman dio erregaien zerga igotzeari. Frantziako Gobernuak urtarrilean indarrean jartzeko zeukan politika berria bertan behera utzi du.  

Mikel Asurmendi @masurmendi 2018ko abenduaren 05

Askoren iritziz, Jaka Horiak mugimendua desaktibatzeko maniobra edo jukutria izan da. Jaka Horien gehiengoak ez du onetsi Gobernuaren aldaketa hori. Besteak beste, euren aldarrikapenak erregaiaren aferaz harago doalako.

Jaka Horiak mugimenduko kideek, besteak beste, “langileen erosteko ahalmena” eta “erretretan daudenen errenta egoera” aztertzea eta igotzea eskatu diote gobernuari. Mugimenduak heldu den larunbatean Parisko karriketara deitu du berriz ere.

Galdera da: Macronen gobernuak emandako aldaketak nola eragin du herri mugimenduan? Manifestazioen tamainak eta aritzeko moldeek Frantziako Gobernuaren plan politiko-ekonomikoan eragin duten emanen dute aditzera heldu den asteburuan.