argia.eus
INPRIMATU
“Jainkoak ez dit barkatzen” Hazparneko Zinegin-en (ber)estrainatuko da larunbatean
  • Jainkoak ez dit barkatzen filmak Lezo Urreiztietaren bizitza kontatzen du, Josu Martinezek zuzendua. Hazparneko Zinegin Festibalean emanen dute larunbat honetan,eta Santurtzin proiektatuko heldu den igandean, Urreiztietaren sorterrian hain zuzen ere.

ARGIA @argia 2018ko azaroaren 22a
Manex Fuchs, Josu Martinez eta Katti Pochelu atzoko prentsaurrekoan, Baionan.

Jainkoak ez dit barkatzen filma Donostiako Zinemaldian estrainatu zen, eta Ipar nahiz Hegoko zinetokietan ikusgai izanen da urtea amaitu bitartean. Baionan atzo emandako prentsaurrean, halaxe mintzatu zen filmaren  zuzendari Josu Martinez: “Lezo Urreiztietaren bizitzaren gainean asko dago kontatzeko oraindik ere. Kari, horretara, dokumentalarekin batera eginen duten jira-biran protagonistaren  hainbat pasadizo kontatu ahal izango ditute egileek”.

Errate baterako, “Lezo Urreiztieta nor izan zen, zer eta zergatik egin zuen gehiago” azaltzen saiatuko gara, are hobeto ezagutu dezagun”. Martinezek erran zuenez, “zinema esperientzia berritzailea den aldetik” filmez harago joaten saiatuko gara herriz herriko emanaldietan.

Egileen ustetan, ikus-entzuleak jakin-minez geratuko dira filma ikusi ostean, hartara, “pertsonaiak adiurre berezia izan zuen eta ezagutu gabeko alde anitz dituenez gero, gure nahia da, pertsonaiari buruzko ikuspegiak  areago zabaltzea”. Hots, Lezoren bizitzaren segidako bat eskaini diote jakin-minez gelditu den ikusleari.

Santurtzin jaio (1907an) eta Baionan zendu zen (1981ean) Lezo Urreiztieta  euskal iheslari eta erbesteratua, zinemagileak dioenez, “XX. mendea zeharkatu zuen pertsona atipikoa izan zen. Eta, zentzu eta hein batean, bere figurak Euskal Herriaren historia kontatzen du”.

Adur Larrea ilustratzailearen marrazkiek, artxiboko irudiek eta Joserra Senperena musikaren doinuek girotu eta biziagotu dute Lezo Urreiztietaren figura honezkero mitikoa.  

Filmaren inguruko emanaldi eta ekitaldi sorta osatuko dituen Bidaia abiatu da.

Hona emanaldiak, herriz herri:

Azaroak 24, Hazparne, Zinegin Festibala, 18:00.

Azaroak 25, Santurtzi, Serantes Aretoa, 20:00.

Azaroak 27, Irun, Amaya antzokia, 20:00.

Azaroak 28, Urruña, Itsas-mendi zinema, 20:00 / Gasteiz, Florida Zinema, 20:00.

Azaroak 30, Donibane Lohizune, Le Select zinema.19:00 Filma finitzean, "Lezoren itzalaren atzetik" ibilaldi gidatua, Donibaneko karriketatik, Lezoren balentria harrigarrien kokaleku izandako tokietan zehar.

Abenduak 3, Bilbo, Bizkaia Aretoa (EHU), 19:00.

Abenduak 4, Andoain, Bastero Kulturgunea, 19:30.

Abenduak 5, Donibane Garazi, Le Vauban zinema, 20:30.

Abenduak 6, Durango, Irudienea , 19:00.

Abenduak 7, Maule, Maule Baitha zinema, 20:30.

Abenduak 11 Donapaule, Saint-Louis zinema, 20:30

Abenduak 13, Kanbo, Zinema, 20:30.

Abenduak 15, Lezo, Gezala Auditorumean.