Festak, genero-harremanak eta feminismoa liburua Miren Guillók koordinatu du eta hainbaten artean idatzia da. Zenbait jai-erritu eta egitasmo zehatzetan genero harremanak nola garatzen diren analizatu dute.
Jaia plazerarekin eta subertsioarekin lotzen da. Jai giroa dantza, alaitasuna, barrea da, baina jaiak ere gizartearen isla dira, eta genero harremanetako gatazkak ere hortxe agertzen dira. Liburuaren egileentzat jai eremua azterketarako esparru pribilegiatua da, batetik, genero ikuspegitik gizartean orokorrean ematen diren gatazkak hor ere badaudelako, eta bestetik, egoera horiei aurre egiteko eta bestelako harremanak eraikitzeko ahaleginak ikus daitezkeelako.
Ahots asko, eta beraz, modu askotako gogoetak ageri dira liburuan. Besteak beste ondokoak dira egileak: Egileak: Miren Guilló Arakistain (Koord), Maggie Bullen, Xabier Kerexeta, Mari Luz Esteban, Onintza Enbeita, Beatriz Moral, Miren Gaztañaga, Laura Muelas, Iraitz Lizarraga; Miren Aranguren, Maider Fernandez eta Leire Lopez (Mefst!); Idoia Arraiza, Oihana Etxebarrieta eta Idoia Trenor (Emagin eta EHBF); Maria Ajuria eta Araitz Rodriguez (Farapi Koop. Elkartea); Kattalin Miner eta Ana Txurruka (Medeak); Mireia Delgado eta Isabel de Blas (Eragile moreak); Pili Alvarez eta Marta Luxan (Joxemi Zumalabe); Elena Garcia (Mamiki konpartsa); Maitane Maritorena, Aitziber Zapiain, Elurre Iriarte, Garbiñe Elizegi,Edurne Arrieta (Plazara dantzara).