Uztailaren 3an egindako prentsaurrekoan urteetako lana baloratu dute, eta azken egunotan Sanferminei begira egindako deialdiek lan hori ezereztatzen eta kaltetzen dutela adierazi.
Hainbat hedabidek 2016ko Sanferminetan emandako talde bortxaketaren gaia jorratzeko eraren eraginez, Iruñeko mugimendu feministaren eta herri mugimenduaren eraso sexisten kontrako lanketa urte hartan hasi zela ematen duela adierazi dute Iratxe Alvarez eta Maddi Lasa bozeramaileek. Irudipen faltsu hori alde batera, “titularretatik harago, hamarkadak daramatzagu lanean” adierazi dute. Honen adierazletzat jo dute Iruñeko jendarteak eraso sexisten aurrean urtero emandako erantzun paregabea, etengabeko lan baten emaitza bezala ulertzen dutena. Lan hori mugimendu feministak bultzatua izan dela azpimarratu dute, herri mugimendua bidaide, eta 2014 urtetik instituzioen babesarekin.
Urtero, Sanferminak emakumeentzako espazio seguruak izateko, kanpainak martxan jarri, protokoloak berritu eta guztien artean erabakiak hartzen dituztela azaldu dute. Eta honekin loturan, azken asteetan Sanferminei begira zabaldu diren iniziatiba asko ( uztailaren 6an, txupinazo eguna, kamiseta txuriak beltzengatik ordezkatzea proposatzen duena; edota emakumeak Sanferminetara ez joatea bultzatzen duena kasu) eztabaidarik, kontsentsurik eta helburu argirik gabe egin direla jakinarazi dute. Deialdiok Iruñetik egiten ari diren lana “ezereztatzen” dutela salatu dute, eta aurreikusitakoaren arabera aurten egitekoak diren “dinamika lokaletan negatiboki eragiten dutela”. Hala bada, eraso sexisten kontrako borrokari begira “kaltegarriak” izan daitezkeela ulertzen dute. “Kanpoko esku-hartzeak direla ulertzen dugu, Iruñeko hainbat kolektiboren lana baldintzatu eta ahultzen dutenak”, beraien hitzetan. Iritziak ongi etorriak direla zehaztu dute, “beti ere beharrezkoak diren komunikazio bideak jarraituz, Iruñeko mugimenduarekin kontrastatuz eta gure egoera espezifikora egokituz”.
“Gure deialdiak xeheki pentsatuak izan dira, kanpaina globaletan kokatzen dira eta epe luzera helburu batzuk dituzte”, adierazi dute, eta erasorik gabeko jaiei zein erasotutako emakumeei begira laguntzarik eskaintzen ez duten “dinamika oportunista asko” dagoela salatu. 2016ko talde bortxaketaz geroztik errepikatu dutena beste behin errepikatu dute: kasu bakarrean oinarritzeak gainontzeko erasoak ezikusi bilakatzen dituela. Horren aurrean eraso guztiak garrantzitsuak direla eta elkartasuna erasoa pairatzen duten emakume guztiek behar dutela gogorarazi dute.
Eraso sexistarik gabeko jaien alde lan egiteko konpromisoan berresten direla azpimarratuz eta autodefentsa feministaren aldeko aldarria eginez amaitu dute prentsaurrekoa, ez aurretik emakumeei* jai gozagarriak opa barik.
Irudimentsua eta umoretsua da, eta marraztea bere pasioa da. Oihan Iriarte Eletxigerrak (Bilbo, 2001) Autismoa eta biok (Txalaparta, 2025) liburu ilustratua sortu du autismoa ikusarazteko. Bere bizipenetatik abiatutako liburua da. Arte figuratiboaz baliatu da batez ere:... [+]
Errepikatu nirekin: Sara Millerey. Ez dezagun ahaztu bere izena. Transfeminizidioaren biktima da Millerey: gorrototzaile transmisogino batek torturatu zuen, besoak moztu zizkion eta bizirik bota zuen ibaiertz batera. Bi orduko agoniaren ondoren hil zen.
Errazagoa da J.K... [+]
Ziburuko Liburu eta Disko Azokaren 6. edizioa ekainaren 7an izango da. Girotzeko eta azokaren eragina inguruko herrietara zabaltzeko, aurreko asteetan zehar sei ekintza kultural antolatu dituzte Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarlanean. Lehena martxoaren 30ean izango da,... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]
Azken bi hamarkadetan indarkeria matxistaren gaia lehen lerrora ekarri du mugimendu feministaren borrokak, besteak beste, eta bikote arteko indarkeria edo “familia arazo” gisa deskribatzen zenak, eremu publikora eta kalera egin du salto. Indarkeria matxistaren... [+]
Izenburua aski argia da: Zuzi iraxegia. Euskal emakume idazleak eta literatura klasikoa (TZ, 2025). Eta 300 orrialdeko liburu mardulean, XIV. mendeaz gero gurean izan diren emakume idazleen gainean jardun du, irakasleari dagozkion azalpenak emanez bezainbat, testu klasikorik... [+]
Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.
Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.
Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]
Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]
Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]
Bai ikastetxeek antolaturiko eskolaz kanpoko jarduerek, bai aisialdiari loturiko ekintzek eta udalekuek desgaitasunen bat duten haurrak kanpoan uzten dituzte maiz, eta hain justu, jarduera horiek bereziki onuragarriak dira premia bereziak dituzten haurrentzat. Hala dio... [+]
Orain arte desgaituak ez diren pertsonekin lehiatu da Uharteko Ipar Eski Taldeko Eneko Leyun eskiatzailea (Iruñea, 1998). 2024-2025 denboraldian, lehenengo aldiz parte hartu du Adimen Urritasuna duten Pertsonentzako Iraupeneko Eskiko Espainiako Txapelketan. Urrezko... [+]
Joan den urte hondarrean atera da L'affaire Ange Soleil, le dépeceur d'Aubervilliers (Ange Soleil afera, Aubervilliers-ko puskatzailea) eleberria, Christelle Lozère-k idatzia. Lozère da artearen historiako irakasle bakarra Antilletako... [+]
Endometriosiaren Nazioarteko Eguna izan zen, martxoak 14a. AINTZANE CUADRA MARIGORTAri (Amurrio, 1995) gaixotasun hori diagnostikatu zioten urtarrilean, lehen sintomak duela lau urte nabaritzen hasi zen arren. Gaitz horri ikusgarritasuna ematearen beharraz mintzatu da.