Gora Iruñeak aurtengo Sanferminetako egitarauaren zati bat aurkeztu du gaur, eta webgune berezi bat zabaldu dute informazioa emateko eta diru ekarpenak jasotzeko.
2015eko Sanferminetarako hilabete eta gutxi falta den honetan, datorren uztailean Jai Gunea muntatuko dela iragarri dute Gora Iruñea plataformako kideek. Iruñeko Udalari duela aste batzuk euren asmoen berri eman zioten. "La Runa parkeko orubea gurea egin eta bertan bestelako jai eredu bat garatuko dugu. Egun, Iruñeko Udalaren erantzunaren zain gaude, espazio hori lehiaketara atera baitzuen. Gu ez gara lehiaketara aurkeztu, ez baitugu uste hori bidea denik hiri honetako jaiak antolatzeko", esan dute gaurko prentsaurrekoan.
Iruñeak Sanferminetako "benetako mahaia" behar duela azpimarratu dute, "guztion artean nahi ditugun Sanferminak antolatu nahi ditugulako". Eman daiteken aldaketarekin batera, 2016ko Sanferminen prestaketa eta antolaketa "guztion arteko elkarlanaren bidez" emanen dela ziur daudela ere aipatu dute.
Zentzu horretan adierazi dute 2016an ez dutela Jai gunerik nahi. "2016an hiri osoa Jai Gune herritarra izanen da, herritarrok Iruñeko Udal berriarekin batera gure hiriko jai garrantzitsuenak prestatuko ditugulako", esan dute.
Aurtengo egitarau "anitza eta oparoa" izango dela ere iragarri dute, bai Jai Gunekoa eta baita kalekoa ere. Aurten ere eragile herrikoiek emanen diote jaiei puntu interesgarriena eta 300 ekitalditik gora eskainiko dituzte.
Jai Guneari dagokionez Sanferminetan Txiki Gune bat izanen da, egunero 12:00etatik 20:00etara irekita egonen da etengabe eta egunero ekimen kulturalak antolatuko dira adin desberdineko umeak elkarren artean jolasten diren bitartean ikas dezaten. Umeei zuzendutako tailerrak eta ikuskizunak egunero ere izanen dira, aurten Irrien Lagunak, Porrotx, Ene Kantak eta beste asko egonen dira. Eta Uztailaren 8an Txiki Eguna ospatuko da, egun osoan zehar txikiei zuzendutako egitarauarekin.
Jai Gunean ere euskal kulturaz gozatzeko aukera izanen da. Aurten Jon Maia, Uxue Alberdi edota Aimar Karrika bertsolariekin abesteko aukera izanen baitira. Hutsun taldeak ere txalaparta ikuskizuna eskainiko du, eta honetaz guztiaz aparte beste hamaika ekimen ere izanen dira. Kultura aniztasuna eta jatorri desberdineko ohiturak ikasi eta jaki desberdinak dastatzeko aukera ere izanen da, Pais Valenciá-tik etorriko diren lagunei esker, paella jate herrikoi bat eskainiko baitute eta bastoners, dulzainas, pelotaris eta demonis ikuskizunak ere.
Sukalde zerbitzu ekologikoa eskainiko dute aurten ere. Lakabeko lagunek bertako produktu ekologikoekin lan egiten dute eta kalitatea bermatua egonen da. Eta musika talde potenteenak ere Jai Gunean izanen dira beste behin ere. Zerbait aurreratu dute: Gatillazo, Zea Mays, Ze esatek, Yo no las conozco, S. Curro y Papa Wilson, Dj Sohai...
"Hau guztia posible egiteko herritar guztion laguntza eta babesa behar beharrezkoa dugu", esan dute, eta txandak osatzeko izena emateko deia zabaldu dute. Bestetik, iruindar eta herritar guztion babes ekonomikoa behar dutela ere azpimarratu dute. "Sanferminak aurrera eraman ahal izateko herritarron ahalegin ekonomikoa beharrezkoa dugu. Jai Gunea doako gunea da, baina bertan muntatu eta prestatzen ari garen egitarauak aurrekontu bat du. Eta horregatik laguntza eskatzen dizuegu, proiektu hau aurrera atera ahal izateko". Horretarako, eta Sanferminen gaineko informazio guztia zabaltzeko, www.sanferminak.eus webgunea ireki dute.
Oharra: Albiste hau Ahotsa.info gunetik ekarria da lizentzia libreei esker. Originala ikusi hemen.
Urtea hasi zenetik 64 espediente ireki ditu Arabako Aldundiak fakturazio sistema hori ez erabiltzea leporatuta, tartean, "txosna batzuen" aurkakoak. Gasteizko Txosnen Batzordeak abuztuko jaien aurretik iragarri zuen uko egiten ziola Ticket Bai ezartzeari eta Aldundiak... [+]
Hondarribiko Alarde tradizionala eta Jaizkibel konpainia desfilatzen aterako dira, urtero bezala, irailaren 8an. Baina orain arte EAJk gobernaturiko udala Abotsanitzek eskuratu du eta egin dituen aldaketek hautsak harrotu dituzte Alarde tradizionalean. “Konpainia guztiak... [+]
Udaltzaingoaren azken egunotako "gehiegikerien" aurrean, Bilboko Konpartsen Federazioak elkartasuna adierazi die manteroen kolektiboko lagunei, Areatzan egindako elkarretaratzean.
EAEko hiru hiriburuetan udako jaiak ospatzearekin batera, etorri dira, berriz ere, ostalaritzako patronalaren kexuak jai herrikoien aurka. Gipuzkoako Ostalaritzaren elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio Arabakoaren bidea jarraitzeko, eta txosnei eta kale saltzaileei... [+]
Palestinarekin Elkartasuna ekimenak antolatu du Aste Nagusian Israel borrokatu lelopean. Bilboko Aste Nagusiaren bezperan, ostiralean, 19:00etan, egingo dute mobilizazioa.
Bi bortxaketa eta beste sei erasoren salaketa zuzenak jaso ditu Gasteizko Mugimendu Feministak. Elkarretaratzea egin du erasoak salatzeko txosna gunean, ostegunean. Gasteizko Udalak elkarretaratzea ostiralean 11:00etan egin du. Erasoen harira ez dute inor atzeman, momentuz.
Txosnen eledun Eider Castañedaren hitzetan, Marta Ruiz de Alda alkate erregionalistak "autogestioarekin, jai herrikoiekin, euskararekin, feminismoarekin zerikusia duen espazio oro debekatu nahi du".
Arabako Aldundiak TicketBai sistema ezartzea exijitzen die txosnei, eta uko egiten dio Gasteizko Txosnen Batzordeak. Hala ere, jaietan txosnak jarriko dituztela ziurtatu du batzordeak. “Erasoa” Euskal Herriko jai herrikoi eta herri eragile guztien aurkakoa dela... [+]
Lizarrako Udalak datozen jaietarako aurreikusia dagoen jai herrikoien egitaraua arriskuan jarri du. Txosnak erdigunetik kendu eta urrun eta baztertua dagoen zonalde batera eraman nahi ditu.
'Jalgi belak mastara, eta euskara plazara!' lelopean ospatuko dute Donostiako Aste Nagusi Pirata, abuztuaren 10etik 18ra.
Autobus-geltokiko parkingean txosnak jartzea debekatu du Lizarrako Udalak. San Benitora lekualdatu nahi ditu, baina Festagirok uko egin dio inposaketa horri. Emakumeentzat leku arriskutsua dela, udalak herriko eragileak jaietako dinamika sozialetik urrundu eta isolatu nahi... [+]
Gasteizko jaiak hasteko aste gutxi falta direla, Gasteizko Txosna Batzordeak urgentziazko prentsaurrekoa eman du, salatzeko Arabako Foru Aldundiak txosnetan TicketBAI ezartzera derrigortu nahi dituela. "Parekatu egin nahi dituzte txosnak eta irabazi ekonomikoa helburu duen... [+]
Iruñeko alkateak balorazio positiboa egin badu ere, nabarmendu du 24 eraso erregistratu eta 23 pertsona atxilotu dituztela. Baionan ere, bestetan hamaika eraso salatu dituzte.