Hiru garaik baldintzatzen dute eskola-egutegia Espainiako Estatuan, Hego Euskal Herrian barne: Gabonek, Aste Santuak eta udako oporrek. Horien arabera antolatzen dira ikasketak eta azterketak.
Europako ereduetara hurbilduz, ikastaldiak hiru izan beharrean bost izatea adostu dute Asturiasen, eta ikastaldi bakoitzaren amaieran gutxienez astebeteko oporrak egitea. Hala, azaroan, martxoan, maiatzean eta udan oporrak izango dituzte eta ikasturtearen hasiera eta amaiera data orain arte bezala mantenduko dira.
Nola lortu duten udako opor kopurua txikitu gabe eta oporraldi berriak gehituz ikastorduak mantentzea? Jai egunak aprobetxatuz eta egutegia jai erlijiosoen arabera antolatzeari uko eginez.
Ipar Euskal Herrian, gogoratu dezagun, lau oporraldi dituzte: urrian, Gabonetan, otsailean eta udan.
“Hiruhilekoaren amaierara leher eginda iristen dira ikasleak”
Asturiasko proposamena irakasleek egin dute: “Ikasleak eta euren behar pedagogikoak protagonista bihurtzen dituen egutegia da. Ez dugu nahi jai erlijiosoek egutegia hipotekatzerik”.
Asturiasko guraso elkarteek begi onez ikusi dute ekimena: “Gaur egungo ereduan, hiruhileko batzuen amaierara leher eginda iristen dira ikasle, irakasle eta familia ugari. Denboraren, erritmoen eta egutegiaren arrazionalizazio eraginkorra eskatzen dugu. Garai batzuetan azterketa pila bat kontzentratzen dira eta bat-batean 15 egunez jai hartzen dute ikasleek”.
Irakasle, zuzendari, guraso eta administrazioak aho batez adostu dute proposamena. Beraz, 2016-2017 ikasturtean martxan jartzea erabaki dute, Lehenengo eta Bigarren Mailako Hezkuntzan.
Ikasturtea berrantolatzeko erabakiak, bide batez, betiko gai konplexuak jarriko ditu mahai gainean: zaintza (kasu honetan haurrena) eta familia-kontziliazioa.
Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.
Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langile batzuk soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.
Sortzen eta Ratioak Jaitsi 0-18 elkarteek Legegintzako Herri Ekimen bitartez egin dute eskakizuna eta alderdi guztiek agerraldia onartu dute. Europar Batasunak Foru Gobernuari ratioak murrizteko egindako gomendioan du oinarria nafar gurasoen aldarrikapenak.
Gabonen erroa kristaua dela jakinda ere, erreferentzia katolikorik ez duten kantuak abestea erabakia du (edo eztabaida horretan dihardu) gero eta ikastetxe gehiagok, eskolaren printzipioetako bat laikotasuna dela oinarri hartuta.
Bilboko ikastolako ikasle eta ikasle ohien talde batek zentroko irakasle baten partetik jasandako sexu abusuak zerrendatu ditu, eta komunikatu baten bidez salatu du ikastetxeak gizona babestu duela. Gertakariak azalera atera direnean ikastolak “beren burua zuritu besterik... [+]
Zerk motibatuta bultzatzen da bi ikastetxeren arteko fusioa? Nola uztartu norbere eskola-proiektua, eredua eta ibilbidea ondokoarekin? Zein da bidea bi eskoletako hezkuntza komunitateak ados jartzeko? Zein da Eusko Jaurlaritzaren rola?
Urretxindorra Ikastolako (Bilbo) eta Azkue Ikastolako (Lekeitio) bi irakasleren aurkako salaketak egin dituzte zenbait emakumek sare sozialen bidez. Horren aurrean, Urretxindorra ikastolako irakasleak astelehen honetatik aurrera klaserik ez ematea erabaki du Ikastolen Elkarteak... [+]
Arratsaldeko lehen orduetan, 14:30ak aldera, Nafarroako ikastetxe publikoetako 30en bat langile sartu dira Iruñeko Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren egoitzan eta sarreran eserialdia egin dute. Lehen ekintza gisa planteatu dute eta, adierazi dutenez, honen bidez... [+]
II. kongresuan aurkeztu duen berritasun esanguratsuenetako bat da. Orain arte Bigarren Hezkuntzara zuen bideratua bere jardun politikoa eta hemendik aurrera unibertsitateetan eta Lanbide Heziketan ere arituko dira. Euskal Hezkuntza Sistema Publiko Komunitarioa aldarrikatu du... [+]
1994an EHUko Arte Ederretako ikasleek protestak abiatu zituzten. Bost irakasle euskaldun lortzeko hiru hilabeteko greba egin zuten, eta bitarte horretan Leioako fakultatea okupatu. Euskal jendartearen babes handia izan zuten, baina Poliziaren errepresioa ere jasan zuten; Bilboko... [+]
Andoaingo institutuan izan da Pape Niang, bere migrazio-esperientzia kontatzen. 16-18 urteko gazteek, aurrez Pape Niang, hasiera berri bat liburua irakurria zuten ikasleek, jakin-minez, gogoetez eta galderez bete dute aretoa. Bejondeiela, pertsona kritikoak heztea baita... [+]
Ongi ezagutzen ditu eskola partikularretara doazen ikasleak Aitziber Ibarbiak. 25 urte inguru daramatza matematika, fisika eta kimikako partikularrak ematen, batez ere Batxilerrekoei. Irakasle on eta txarrez, ikasgelan sortzen diren erritmo ezberdinez, azterketak zuzentzeko... [+]