argia.eus
INPRIMATU
Jai-eredu berrien esperimentazio eguna izan da Araba Euskaraz
  • Aiaraldea.eus-ek ekainaren 21ean Laudion egindako Araba Euskarazen kronika jaso du. Horrez gain eguna argazkitan eta bideoan jaso du.

     

Aiaraldea @aiaraldea 2021eko ekainaren 21
Argazkia: Irati Serrano Arregui.

Goizetik arratsaldera arte luzatu da Araba Euskaraz jaia Laudion. Goizean zehar euri txanta bakan batzuk erori diren arren, zerua eguzkitsu matendu da ia denbora guztian zehar.

Goizeko hamarretan eman diote hasiera jaiari, Herriko plazan eginiko ekitaldiarekin. Hainbat ordezkari politikok hartu dute hitza bertan: Ander Añibarro alkateak, Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak. Trebiñuko Argantzun Ikastolari pasa diote Araba Euskarazen lekukoa. Gauzak hala, 2022an eskola horri egokituko zaio ekimena antolatzea.

Pandemia egoera dela eta, ohiko jai-eredua eraldatu dute antolatzaileek. Baina muga bat izan zitekeena aukera bihurtzen asmatu dute, ohikoan egingo ez liratekeen ekintzak burututa. 

Bi gune nagusi egon dira: Herriko eta Aldai plazetakoa eta Lamuza parkekoa. Tonbola, tokiko ekoizleen azoka, Go!azen-en ikuskizuna, 'scape room'-a, umeentzako jarduerak, dantzak, bertso-saioa... makina bat ekintza eskaini dituzte herrian zehar. Arratsaldean, aldiz, musikak hartu du protagonismoa, Maider Zabalegi eta Aneguriaren emanaldiekin. 

Lotura honetan dituzue Irati Serrano Arreguik ateratako hamarnaka argazki.

Aiaraldea Komunikabideak zuzeneko emisioa eskaini du ekainaren 20ko goizean Laudioko Herriko plazatik, Araba Euskaraz jaiaren testuinguruan. Eguneko hainbat protagonista igaro dira kamera aurretik.