Jabier Agirre: "Euskalterm, gaur egun datu base publikoa dena, hiztegi guztiak errazago eskura izateko sortu zen (...) Hiztegiak proposamen mailan egiten ditugu orain, termino berri bat sortzen denean norbait egon beharko luke bedeinkazioa emateko. Euskaltzaindiak Ingurumen hitza hobetsi zuenean bezala, termino berria izatean terminologia batzordearen egitekoa da hori egokia den epaitzea".
Miriam Urkia: "Informatikan gauza asko egiten ari dira euskaraz. Xuxen ortografia zuzentzailea ez ezik sinonimoen hiztegia egiten ere hartu du parte UZEIk. Word programan idazten ari zarela, euskalki bateko hitza den edota zein erregistro mailetakoa den adierazten du. Kontua da ez zaiola zabalkunde handirik ematen lan horri".
(2007-12-11)