argia.eus
INPRIMATU
Izurrite estatua
  • Josu Landa-ren * Estado de peste artikulu gomendagarriaren harian ondutako lerro batzuk.

Mikel Asurmendi @masurmendi 2020ko martxoaren 31

– Covid-19 delakoa ekialdetik mendebaldera hedatzen doan ahala jendarte eta komunitateko bizimodua alteratzen ari da drastikoki.

– Hilkortasunaren estatistikak eta analisiak gero eta ugariago dira, baina eredu teoriko aurrefabrikatuak aplikatzen ari dira, batzuetan begi-bistako zifra errealak egoera gain-estimatzeko edo gutxiesteko.

– Ekonomia, gizarte eta politikaren puntako teorikoei sumagarria egiten zaizkie koarentenak eta konfinamenduak. Ez ote da kontrol soziala eragiteko estrategia moduko bat? Ez bakarrik, baina funtzio hori bete dezakete.

– Izan ere, Covid-19 delakoak terrorismoaren fenomenoa desplazatua du. Ez dira datu gutxi AEBren eta Txinaren arteko gerra biologikoa zabaldu dela pentsatzeko.

–  Finantzetako gaiztoen “esku beltzak”, korporazio transnazionalak, kleoptokratak eta neofaxistak, mafia sindikalak…  agertu dira. Katastrofea martxan jarri ote dute horiek? Ohiko usteak! Uste horien atzean “egiantzekotasunak” izan daitezke, baina ez dira nahiko giza kondizioaren baitara iristeko. Ez da hain sinplea.

– Egungo koiunturan izan daitezkeen saioak usteko konspirazioak, teoria suntsitzaileen eta kategoria zonbien artean koka genitzake. Alabaina, “estatu errepresiboa” eta “izurrite estatua” kidekoak izan litezke.

– Italia, Espainia eta Frantzian, baita Hego Amerikako eta AEBetako hainbat  eskualdetan ez da salbuespen estatua, gerra estatua, emergentziazko edota setio egoera. Aitzitik, izurrite estatua dago.   

– Funtsean, XIV. mendean “Izurrite beltza”-ren modeloa hartu da erreferentziatzat, Mendebaldeko memoria historikoan oraindik dagoena. Baina egungo hilen kopurua ez da iritsi orduan hildako 20 eta 40 miloi kopuruetara, kontinente batean zein bestean. Haatik, efektu katalizatzaileak gure hilkortasunaren kontzientzietan eragiten du.    

– Ez gara iritsi, baina irits gaitezke “izurritearen erregimen” batera. Berau lehenik konfiguratzen baita, eta ondoren lehentasun politiko-sozial absolutua bihurtu daiteke. Horrek, halaber, pandemia izan aurretiko arazoak gutxitzen (gutxiesten) laguntzen du.

– Harrigarriro, hedabideek beren ahotsa apaldu dute: ez dute ohiko delinkuentzia eratua aipatzen, gero eta gehiago ekonomia globalari, instantzia politiko eta judizialei baita kleptokratikoei ere lotuta dagoena.

– Izurrite estatua ez da emergentziazko ordenu instituzionala, ez eta jarduera inter humanoek egituratuta, plataforma moral edo legezkoek mantentzen dituzten sistema egituratuta. Baina, erregimen horrek badu animo pertsonalaren eta kolektiboaren egoera moduko bat. Alegia, jendeak izurrite estatuari atxikitzen zaio bizirik jarraitu nahi duelako. Pultsio egoerak eroapen korronte karitatekoa eta normalizazioa berreskuratzeko sustatzen ditu. Hots, jende onarentzat elkartasuna egoera kritikotik ateratzeko eta beren espektatibak bete ahal izateko jarrera egokiena da.   

– “Etsaia” (Covid-19)  agertzean ezezaguna zen. Baina, hiru hilabetera, Txina, Kuba, Alemania eta AEBetako laboratorioek berau ezabatzeko pauso irmoak eman dituzte. Horiek… politika neoliberalek oinarrizko osasun egiturak deuseztatu dituztenean.   

– Horiek horrela, seguritate publikoaren eta pertsonalaren mugak agerian geratu dira. Covid-19aren bat-bateko agerpena eragin itzela izaten ari da testuinguru ideologiko eta etikoan.   – Bistan da, botereek beren interes estrategikoak zaintzen dituzte eta ez diete uko eginen. Alabaina, horrek ez du bermatzen ustezko konspirazioen teoriak, izan ere, haiek ez dute egoeraren gaineko potestate eta kontrol guztia. Kontrol guztia ez dator kanpotik. Juizio ideologiko eta moral etengabeak ez dira egokiak. – Izurrite estatua gizabanako eta taldeen zentzu eta ardura handikoen gainean oinarritzen da, horiek presio heterogeneoen aurka borroka latza egin behar izan duten arren. Botere faktikoek ezin dute urrunera heldu, jendeak ez badu bere burua autodiziplinatzen, eta hori geratzen ari da. Geratzen ari dena ez da hala ere, jendearen nahitaezko zerbitzu boluntarioa.

–  Izurrite estatuak plano existentzial, politiko, ekonomiko eta bizitzako osagaietan ildo berriak zabalduko ditu. Donald Trump eta bere aliatuak horren kontziente dira. Ohartu dira, sistema global hegemonikoaren ahuleziaz. Eta jabetu dira gizakion izaeraren dependentziaz.

– Beraz, ezer ez da lehenago zen bezalakoa. Kontua da datozen aldaketen zeinua eta norabidea definitzea.

Oharra: artikuluak nondik tira hari gehiago badauka. Hemen duzu!

(*) Josu Landa filosofoa eta poeta da.