argia.eus
INPRIMATU
Izozteek desmasiak eragin dituzte Irulegiko mahastietan
  • Irulegiko sotora bideraturiko mahastien %20-30ak kaltetuak izan dira. Momentukoz zaila da jakitea izotzak zenbaterainoko galtzeak eraginen dituen biltzerako orduan. 1991z geroztik ez zuten bertakoek halakorik ezagutu, hemen ez baita berez halako izozteen usaiarik; eta jakin behar da mahasti gehienak ez dira aseguratuak, kostua handia baita. Frantzia mailan izotzak kalte handiak ondorioztatu dituenez, eskualde batzuetan, izozte hau hondamendi naturaltzat kontsideratua izaitea galdegiten ari dira. Departamenduko laborantza ganbera datuak biltzen ari da, baina ezin jakin momentuz Ipar Euskal Herriarentzat dirulaguntzarik izanen ote den.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2021eko apirilaren 15a