argia.eus
INPRIMATU
Izarren argia
  • Filma ikustera joan ginen. Zaleak gara, zinematik asebeteta gutxitan irteten garen horietakoak. Karteldegian genuen aukeratan, hau genuen ustez gustukoena, egokiena. Ez zigun huts egin. Euskaraz egin izanak ere izango zuen bere indarra gure erabakian, nekez izaten baita karteldegian aleren bat. Sala ilunean sartu ginen filma hasteko puntuan presaka. Aurre samar aurkitu genuen lekua, aretoaren erdia beteta zegoenaren seinale. Lehen minututik harrapatu gintuen filmaren gordinak, kartzelaren hotzen berri zekartzanak, herri honetan bere presentzia hain ohikoa denak, bukaeratik puska batera abandonatu ez gintuenak.

2010ko azaroaren 13a
Joxemari Ostolaza

Ez da esfortzu nimiñoena egin behar, han deskribatzen direnak konpartitzeko eta bizitzeko. Agintarien eta beren morroien jukutriek eragindako minek minduta, musika izan nuen sendagai, bertako emakumeen egoera latzen eramangarri, musika sortzailea psikiatra bailitzan giza dramen putzu sakonen itogarrien jakitun. Filmaren bukaeran, azken hizkia joan bitartean argi ezak lagundu zigun arnasa gure onera ekartzen, isiltasunean inor ez zen mugitu filmak jarraitu izan balu bezala. Eta irtetean, nago, ikusleen arteko konplizitate ez aitortuak lagundu gintuen etxeraino. Balio izan zuen bidaiak, Saturraran ez daukagu urrun.