Getariako Izaro Lestayo gizonezkoen arraun ligetan aritzen den lehen emakumezko patroia da. Donostia Kulturak adierazi du Kontxako estropadan ezin izango duela parte hartu.
Ekainetik ari da Izaro Lestayo Getariako traineruan patroi lanetan, gizonezkoen TKE eta KAE ligetan. Gizonezkoekin aritzen den lehendabiziko emakumea da. Ekainean egin zuen estraineko estropada, eta ordutik arazorik gabe hartu du parte hainbat estropadetan. Orain arte.
Donostia Kultura erakunde publikoak ohar baten bidez jakinarazi du Lestayok ezin izango duela patroi aritu Kontxako Estropadako gizonezkoen txandan: “Lehiaketa ez da mistoa, gizonezkoen bandera bat dago eta beste bat emakumezkoena”. Antolatzaileen arabera, araudiak zehazten du gizonezkoen estropadan patroiak ere gizonezkoa izan behar duela, eta emakumezkoenean emakumea.
Gateleraz ez, euskaraz bai
Araudiaren gaztelerazko bertsioak ezartzen dio debekua Lestayori: emakumezkoen estropadako patroia “patrona” izan behar duela zehazten da, eta gizonezkoena “patron”. Euskarazko araudian, ordea, batean zein bestean hamahiru arraunlariekin batera “patroi” batek hartuko duela parte dago idatzia.
Donostia Kulturaren erabakiak eztabaida piztu du, eta araudia aldatzearen aldeko iritziak agertu dira.
Izaro Lestayo, patrona de Getaria, no podrá remar en la Bandera de la Concha porque el reglamento no permite que una mujer tome parte en la prueba masculina.
— Igor Meltxor (@IgorMeltxor) August 6, 2019
Si todos los clubes se negaran a participar, veríais que rápido cambiaba el reglamento.
Pero no pasará... pic.twitter.com/uLOfvGJTjD
Ez da generoa zehazten. Euskarak ez du baliorik? Euskara eta emakumeak gutxietsi nahi direnean aurrez aurre edukiko naute. pic.twitter.com/PrdIisG5tq
— Jabi #OrainPresoak #47akherrian (@indautxukoa) August 6, 2019