argia.eus
INPRIMATU
Bilboko Izarbeltz Ateneoa hustu dute
  • Polizia Iralako Izarbeltz espazio autogestionatua hustu du goizean. Ateneoaren kanpoaldetik pasatu den pertsona batek eman dio URIOLARI desalojoaren berri, eta Komite Internazionalistak sare sozialen bidez ere albistea zabaldu du.

Uriola.eus @uriolaeus 2017ko martxoaren 07a

URIOLAk jakin duenez, jabearen salaketaren ostean Ertzaintzaren furgonetak eta Udaltzaingoaren hainbat kotxe hurbildu dira Izarbeltzera 08:45ak aldera. Gunea prezintatu eta barrualdera sartu dira. 

Sare sozialetatik Andres Isasi kaleko 15 zenbakian dagoen Izarbeltzera gerturatzeko deia zabaldu dute.

Ondoren, 12:30ean, elkarretaratzea egon da udaletxe aurrean eta 19:30etarako manifestazioa deitu dute Zabalburutik abiatuta, desalojoa errefusatzeko.  

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra