argia.eus
INPRIMATU
Izar Majarenasen aita behin-behinean espetxeratu dute, urrian epaiketari berrekin arte
  • Urriaren 16ra atzeratu da epaiketaren hirugarren saioa, eta ihes egiteko arriskua argudiatuta, Izar Majarenas larri zauritu zuen Stytianos Messinezis espetxeratzeko eskatu dute fiskalak eta akusazio partikularrak. Eskaera onartu egin du epaileak.

ARGIA @argia 2019ko irailaren 11
Argazkia: Izarrekin Sara etxera plafatorma

Sara Majarenasen bikotekide ohia otsailean atera zen kalera, instrukzio fasea "denboraz luzatu" zelako. Ihes egiteko arriskua zegoela eta berriz espetxeratzeko eskatu zuten arren, ezezkoa emana zuen epaileak; oraingoan ordea, bestelakoa izan da erabakia.

Astearte goizean hasi zen Valentziako epaitegietan Izarri eraso egin zion gizonaren aurkako epaiketa. Asteazken honetan amaitzea aurreikusten bazen ere, lekuko batek eta bi perituk deklaratu behar dute oraindik, eta urrira atzeratu da hirugarren eta azken saioa.

Bi urteko alaba labankadaz hiltzen saiatzeagatik, 30 urteko espetxe zigorra eskatzen du fiskaltzak. Erasoa onartu eta damututa dagoela, baina zehaztasunik ez duela gogoratzen esan du erasotzaileak epaiketan. 2017an jazo zen erasoa: Izar amarekin bizi zen kartzelan, baina asteburuak aitarekin egiten zituela baliatuta, baimen horietako batean bi labankada eman zizkion Messinezisek alabari. Zauri fisikoez gain ondorio psikologiko larriak sufritu zituela eta oraindik ere trauma osteko estresa jasaten duela adierazi du amak, epaiketan.