Izan bedi Nurenberg berri bat

Goring, Hess eta beste nazi batzuk Nurenbergeko epaiketan. (Argazkia: Wikimedia)

2024ko apirilaren 24an - 00:15

Aliatuek Bigarren Mundu Gerran irabazi zutenean, naziei zigor publiko eta eredugarria ematearen beharra azpimarratu zuten. Horretarako nazioarteko epaiketa bat antolatu zuten eta bertan lau epailek buruzagi naziak zigortu zituzten. Epaiketa hura aurrekaririk gabekoa izan zen. Besteak beste, erronka linguistiko bat zelako, epaiketan lau hizkuntza erabili zirenez itzulpen-sistema konplexua eratu behar izan zuten eta. Epaiketa-lekua ez zuten kasualitatez aukeratu. Nurenberg nazien hiri kuttuna zen eta kutsu sinboliko handia zeukan. Alderdi naziaren kongresuak eta indar erakustaldi publikoak bertan egiten zituzten, Zeppelin zelaigune handian. Hiri hartan ere onetsi zituzten lege arrazista diskriminatzaileak. Bada epaiketa umiliagarriagoa izan zedin, Nurenbergeko justizia jauregian egitea erabaki zuten, haien gotorleku izandakoa zigor-leku antifaxista bilaka zedin.

Zoritxarrez gurean ez zen Nurenbergik izan, eta agian horrexegatik, berriz ere piztu da Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruko eztabaida. Eraitsi, birmoldatu ala bere horretan utzi? Monumentua orban erraldoia da hiriaren erdigunean. Zalantzarik gabe inguruneak esku-hartze sakon bat behar du. Lehenik eta behin hiriaren erdialdean frankismoari gorazarre egiten dion tramankulutzar bat ezin delako bere horretan mantendu. Baina ez hori bakarrik, traba urbanistikoa ere bada. Bai monumentuak eta baita plazak berak ere oztopatzen dute oinez zein bizikletaz erdialdetik hiriaren hegoaldeko auzo berrietara mugitzeko lotura.

Baina ene uste apalean, eraispena ezin da konponbidea izan. Memoria elkarte batzuen (ez guztien) ustez, monumentuari ezin zaio esanahia aldatu eta ondorioz erabateko eraispena defendatzen dute. Haien aburuz, soilik zigor-eremuak gorde beharko lirateke errepresioaren oroigarri modura. Baina frankismoa zigor hutsa baino gehiago izan zen. Erorien Monumentua mingarria da, besteak beste, gogorarazten digulako milaka nafarrek estatu kolpean parte hartu zutela eta frankismoaren alde aritu zirela. Hori ere frankismoa izan zen eta gogoratu behar da. Halaber, erabateko eraispena atzeraezina da eta diktaduraren arrastoa ezabatzea dakar. Ez al du orbanak erakusten behinola zauri bat izan zela?

Eraitsi beharrean, sinbologia frankista erretiratu eta mugimendu sozial askatzaileen aldeko zentro sozial bilakatu beharko litzateke. Benetako politika antifaxista egiteko eta frankismoa umiliagarri uzteko aukera bat da; Nurenbergeko epaiketa berri bat. Gainera, esku-hartzeko modu ugari dago, modu askotara eraldatu daiteke erabat desagerrarazi gabe. Eraisketa ez da aukera bakarra.

Alabaina, susmoa dut erakunde publikoek eta alderdi sistemikoek ez dutela aukera pasatzen utziko. Gerra zibilean eta diktaduran zigortutakoen oroimen eraldatzailea zaborretara botatzen saiatuko dira eta birmoldatzea erabiliko dute 1978ko Erregimenari gorazarre egiteko. Monumentua beteko dute demokrazia, bizikidetza, bakea edo berradiskidetzea bezalako hitzez. Eta ez dugu faxismoarekin berradiskidetu nahi.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Cuelgamuroseko indusketetan eskuin muturraren presio eta sabotaiak salatu dituzte auzitegi-medikuek

Madrilgo Cuelgamurosen, Erorien Harana deituriko monumentuan arkeologoak egiten ari diren indusketetan etengabe ari dira jasaten eskuin muturreko jendeen presioa, hala adierazi du Pako Etxeberria auzitegi-medikuak. Egunotan, biktima errepublikarren senideek bisitatu ahal izan... [+]


Olaia Beroiz: "Emakume errepresaliatuen kemena gogoratzea ezinbestekoa da"

Iruñeko Txantrea auzoko kale-izendegian frankismoan errepresaliatuak izan ziren hamar emakume gogoratuko dituzte. Ekitaldia egin zuten atzo eta auzoaren hegoaldean dagoen plaza bat oroimen gune ere izendatu zuten. "Garrantzitsua da historian gertatutakoa gogoratzea;... [+]


2024-04-26 | Xuban Zubiria
Memoria berreskuratzeko usurbildarrak lehen lerrora

Andatza mendia memoria leku bihurtu zuen Usurbil 1936 elkarteak apirilaren 13ko birsortze historikoan. Herritarren lan boluntarioarekin berreskuraturiko lubakiak antzezleku bihurtu ziren egun batez. Gerraren eraginez Usurbilen jazotakoak elkarbanatzeko enegarren ekimena izan da.


Gernikan sirenak beste urte batez deiadarka, palestinako herritarren eta Bakearen Artisauen eskutik

87 urte bete dira ostiral honetan, 1937ko apirilaren 26an abiazio faxistak Gernika bonbardatu eta sarraskitu zuenetik. Urtero legez ekitaldi andana antolatu dute erakunde eta eragile sozialek. Tartean, pasealekuan eta Astra fabrikan dauden sirenak martxan jartzea.


Erorien monumentua eraistearen aurkako pintaketa faxistak egin dituzte Iruñeko Alde Zaharrean

Joseba Asiron alkatearen aurkako irainak margotu dituzte EH Bilduren egoitza batean.


Eguneraketa berriak daude