Algorta eta Burlatako norbanako ezberdinek Izadi Gurasoekin Etxera plataforma sortu dute Izadik askatasunean, bere gurasoakaz, bizi behar duela aldarrikatzeko. Iñigo Gutierrez (Algorta) eta Maria Lizarraga (Burlata) presoen alaba da Izadi, urtarrilean jaio zen Valentzian eta ordutik Picassenteko espetxeko amen moduluan bizi da.
Iñigo Gutierrez aitak astean behin edo bitan "tarte txiki batez" ikus dezake Izadi, elkarren ondoan bizi diren arren. "Hori dela eta, amak zaintzaren pisu osoa hartu behar du, eta aitari bere papera betetzea ukatzen zaio", azaldu zuten domekan, Algortako Telletxe plazan egindako aurkezpenean.
Iñigo Gutierrez (Algorta) eta Maria Lizarraga (Burlata) presoen alaba da Izadi. Urtarrilean jaio zen Valentzian eta geroztik bere amarekin bizi da Picassenteko amen moduluan. Beste hiru ama euskaldun eta haien txikiekin batera.
Aita astean behin edo bitan tarte txiki batez ikusten ahal du Izadik, elkarren ondoan bizi arren. Hau dela eta amak zaintzaren pisu osoa hartu behar du eta aitari bere papera betetzea ukatzen zaio, bere alabari lotutako kudeaketa guztietan (medikoarengana joatea adibidez) parte hartzea ukatua duelarik. Hori gutxi balitz etengabe trabak jartzen dizkigute hurbilekoei komunikazioak familia osoarekin egiteko Izadik aita ikusi ahal izatea ukatuz. Izadiri behin eta berriz ukatzen zaio bere aitarekin egoteko eskubidea.
Dispertsioak ondorio are lazgarriagoak ditu ume txiki bat tartean denean, bere inguru naturalean hezteko eskubidea ukatzen bait zaio;
Onartezina da 3 urte beteko dituen haurra gurasoengandik (eta ordura arte 24 orduz bere ondoan egon den amarengandik) banatzera behartzea. Eta gainera bere haurtzaroan bidaiak egitera kondenatzea.
Espetxea ez da ume batentzako bizilekua eta espetxeak ez ditu inondik inora asetzen ume batek dituen beharrak. Umearen beharrak behar den bezala aseak izateko kalean bizi behar du, etxean, gurasoen ondoan.
Horregatik, egoera hau salatzeko, dinamika eta elkartasun ekimen ezberdinak jarriko dira martxan bi herri hauetan. Hitzaldiak, ikuskizunak, azokak…Dena mezu argi batekin: Izadi gurasoekin etxean, Burlatan eta Algortan, nahi dugula!