Bi herrik, Izabak eta Zangozak, lehen aldiz jasoko dute txapelketa. Hain zuzen, urriaren 2an Izaban abiatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 45. edizioa.
Txapelketa urte hasieran egitekoa zen, baina beste gauza askorekin gertatu den bezala, antolatzaileek atzeratzea erabaki zuten. 29 bertsolarik eman zuten izena eta aurre-kanporaketak eginda, hemendik aurrera 24 bertsolarik ekingo diote lanari. Guztira lau final-laurden, hiru finalaurreko eta finala izango dira. Lehenengo final-laurdena Nafar Pirinioan jokatuko da, Izaban. Saioak jasoko dituzten gainerako herriak ondokoak dira: Tafalla, Zangoza, Doneztebe, Altsasu, Berriozar, Leitza eta Iruñea. Azken horretan, Anaitasuna kiroldegian, izango da finala azaroaren 28an.
Finaleko lehen laurak Bertsolari Txapelketa Nagusirako sailkatuko dira.