Duela bi urte jaio zen Ixuxu, Asturiaseko errealitate sozial eta kulturala Euskal Herrira gerturatzea bilatzen duen proiektu soziokulturala.
“Internazionalismoa aldarri, hainbatetan ikusezina eta estereotipoz betea izan den Asturiaseko alde ezberdinak begi bistan jarri nahi dituen kulturarteko oihu bat da”, adierazi diote Ixuxuko bi kidek Herrikoloreri.
“Betidanik Asturiaseko mugimendu sozialei eta gai kulturalei lotuta egon garen pertsonak gara, baina orain hemen bizi gara”, adierazi dute.
Tarte honetan, musika taldeak ezagutzera eman eta ekimen ugari antolatu dituzte. Gainera, gai sozial eta kulturalak biltzen dituen txosten bat argitaratu dutei: “Musika taldeak, hitzaldiak eta Asturiaseko kultura eta gai sozialekin zerikusia duten berriak jasotzen ditu. Gazte asanblada, jai batzorde eta antzerako eragileen artean banatzen ari gara. Horrela, musika talde bat ekarri edota hitzaldi bat antolatu nahi badute, errazago izango dute”.