Europako Itzulpen Automatikoaren Elkartearen (EAMT) kongresua Bartzelonan egin zen maiatzaren 14an eta 15ean. Aurtengo gaia honakoa izan da: Itzulpena Europako hizkuntzen artean, bereziki hiztun komunitate txikiak eta baliabide digital mugatuak dituzten hizkuntzetarako. IXA taldeak artikulu onenarentzako Springer Saria irabazi zuen bertan, gaztelerazko preposizioak euskarara itzultzeko teknikei buruz hitz egiten zuen artikulu (PDF) bati esker.
Hizkuntza-teknologia blogean teknika horiei buruzko azalpen laburra eman dute.