Nire izenpean aterako du Ivan Zabalegik Hamabost izenburuko diskoa.
Lisaböko kide ohiaren bakarkako lehen diskoak rocka eta alt-country doinuak bilduko ditu. Diskoa grabatua dago jada Karlos Osinagaren eskutik, Bonberenean. Hamabost izango da bere izenburua.
Grabazioari dagokionez, Karlos Osinagak ez ezik, ondoko musikariek hartu dute parte: Ander Zabalegi, Mikel Lopez Ereñozaga, David Martínez Zabalegi eta Javi Manterola.
Nireren estreinako lana udazkenean aterako da. Diskoaren azalaren diseinua Ramon M. Zabalegi-rena da eta argazkia Kakun Rubiorena.
[Albiste honen jatorrizko bertsioa Entzun!-en argitaratu da eta ARGIAra ekarri dugu lizentzia librea baliatuz]