Ivan Ruiz Rotaetxe izendatu dute Pyrenaica aldizkariko zuzendari. Luisa Alonso Ciresi hartuko dio lekukoa aiaraldearrak.
Larunbatean izan zen Euskal Mendi Federazioaren batzar orokorra. Bertan hautatu zuten Ivan Ruiz Rotaetxe amurrioarra erakundearen aldizkari entzutetsuaren arduradun nagusi. Orain arte, Luisa Alonso Cires aritu da zeregin horietan.
Euskal Mendizale Federazioak Ruiz Rotaetxeren lana goraipatu du, urte asko baitaramatza aldizkariaren erredakzio taldeko kide izaten, "bera da Las mejores Rutas en BTT liburuaren egilea ere". Horrez gain, Berria egunkariko eta COBI orientazio klubeko kolaboratzaile ere izan da azkenaldian. Era berean, Mendiko Lagunakeko kidea ere bada.
Ivan Ruiz Rotaetxek pozik hartu du erronka: "Zaila izango da aurreko zuzendaritzaren maila berbera mantentzea, baina gogoak eta ideiak ez ditut faltan izango. Euskal mendizale guztion eta erredakzio taldearen laguntza izanik, ziur nago gure Pyrenaica urte askotarako bizirik mantentzeko gai izango garela".