argia.eus
INPRIMATU
IV. Jardunaldi Feministak asteburu honetan
  • Hamahiru urte eta gero, Euskal Herriko Erakunde Feministen Koordinadorak antolatuta, Portugaleten egingo dira apirilaren 12an eta 13an jardunaldi feministak. Feministok eraldaketarako borrokan izenburupean, Euskal Herriko Unibertsitateko Eskola Nautikoan hitzaldiak, tailerrak eta aisialdirako tartea izango dira.

2008ko apirilaren 10
IV. Jardunaldi Feministen webgunea

Laugarrena izango da asteburu honetakoa. I. Jardunaldi Feministek 3.000 lagun bildu zituzten 1977an. Hurrengoa 1984an izan zen eta azken aurrekoa 1994an, duela hamahiru urte.

 

Euskal Herriko Erakunde Feministen Koordinadora da antolatzailea eta besteak beste, honako hauek osatzen dute: Euskal Herriko Bilgune Feminista, Medeak, Plazandreok, Bizkaiko eta Arabako emakume asanbladak, Amalatz talde feminista, Emakume internazionalistak, Lanbroa eta 7menos20.

 

Hainbat elkarte eta taldek ponentziak aurkeztu ditu astebururako eta antolatzaileek Euskal Herriko gaur egungo eztabaida feministaren gai garrantzitsuenak hiru ardatzetan bildu dituzte.

 

Lehenengo ardatza: Emakumeok herrian eta munduan: “Zapalkuntza patriarkalaren ikuspegitik, munduaren estrukturazio berriak eta honen ondorioek emakumeon baldintzetan duen eraginari egiten dio erreferentzia”.

 

Bigarren ardatza: Emakumeok indarkeria sexistari aurre eginez.

 

Hirugarren ardatza: Emakumeok, gure identitateak eta gure gorputz intsumituak: “Gure gorputzak kartzelaratzen dituzten eredu eta rolen inposaketari aurre egiteko erantzun lotsagabe eta erradikalei loturiko edozein gaik du tokia ardatz honetan”.

 

Tailerrak ere ugari dira, horien artean hauek: Feminizidioa, hilerokoari buruzkoa, txinatar bolak egiteko tailerra, Euskal Herriko Blogosfera feminista sortzeko tailerra, King tailerra eta autodefentsa tailerra.

 

Informazio gehiago: www.jardunaldifeministak.org