Langileak garbiketa lanetan ari zirela, substantzia toxikoak arnastu dituztela uste da.
Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera, astelehenetik astearterako goizaldean, 04:30ak aldera gertatu da lan istripua. Iurretako (Bizkaia) Smurfit paper-fabrikan, lantegia garbitzen ari zirela, langileak substantzia toxikoak arnastu dituztela uste da.
Hasiera batean bi langile eraman dituzte Galdakaoko ospitalera. Hirugarrena anbulantzian artatu dute hasieran, baina hau ere ospitalera bideratu dute azkenik.