argia.eus
INPRIMATU
STEILAS sindikatua
“Itxuraz ‘progrea’, baina izaeraz neoliberala da hezkuntza itunaren proposamena”
  • STEILAS sindikatuak EAEko hezkuntza itun zirriborroaren balorazioa plazaratu du: "Legebiltzarrean aurkeztu duten txostenari ekarpenak egiteko borondatearekin, beste dozenaka eragilerekin batera, hezkuntza batzordean parte hartu genuen, baina guk egindako proposamen bat bera ere ez dago jasota. Prozesua goitik behera egin da, dagoeneko adostuta zegoen dokumentu baten gainean. Parte hartzea itxurakeria baino ez da izan". Sindikatuak mobilizazioak iragarri ditu, "hezkuntza publikoaren defentsan", bere ustez itunaren "ondorioak larriak baitira, gure gizartearentzat orokorrean eta hezkuntza publikoarentzat zehazki".

ARGIA @argia 2022ko otsailaren 18a

"Itxuraz 'progrea', baina izaeraz neoliberala da proposamena" esan du STEILASek plazaratu duen balorazioan. Beste hainbat gauzaren artean, itun honek "pribatizazioa sustatzen jarraitzen" duela esan du eta gai hori ezin dela segregazioarekin deslotu: "Pribatizazio politikek, edozein arlotan, bazterketa eta segregazioa dakarte. EAEn 'ohiko inertzia' eskola pribatua pribilegioz eta neurrigabeko babesaz zaintzea izan da. Bai, bada momentua inertzia horrekin amaitzeko, baina ez da hori Hezkuntza Itunaren helburua".

Hurrengo egunetan mobilizazioak deituko dituela iragarri du.