argia.eus
INPRIMATU
Itxialdiak ikastetxeetan murrizketen kontra
  • "Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki" lelopean, murrizketen aurkako mobilizazio bereziak ikusten ari gara hainbat ikastetxetan: itxialdiak egin dituzte, eta horri lotuta, haur eta helduei zuzendutako jolasak, otorduak, musika edo ipuin saioak, hezkuntzaren egoerari buruzko kafe-solasaldiak… aldarrikapena abiapuntu. Urriaren 28an grebara dago deituta EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoa.

Mikel Garcia Idiakez @mikelgi 2017ko urriaren 19a

Kanpezu, Hernani edo Gasteizko ikastetxeetan antolatu dituzten itxialdien irudiak dira albiste honetan jaso ditugunak, Steilas, LAB eta ELA sindikatuek zabalduak. Borroka fase berrian da hezkuntza publikoa eta presioa egin nahi dio Eusko Jaurlaritzari, hainbat punturen gaineko negoziaketa bultzatzeko: hezkuntzan egiten den inbertsioa, irakasleen behin-behinekotasuna edota gela bakoitzeko ikasle kopurua, besteak beste.

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak berriki egin duen eskaintza sindikatuen eskaeretatik oso urrun dagoela adierazi dute hauek, eta ondorioz mobilizazioek aurrera jarraitzen dute. Azaro eta abendu artean, bost greba dituzte aurreikusita.