argia.eus
INPRIMATU
Itxialdia abiatu dute Laudioko Autoglas-Glavistako langileek, lanpostuen alde borrokatzeko
  • Laudioko Autoglas-Glavista fabrikaren barruan itxialdia abiatu du behargin talde batek, kaleratze espedientearen aurka borrokatzeko. Herritarrei bertaratzeko deia luzatu diete, eta ostiralean mobilizazioa egingo dute.

Aiaraldea @aiaraldea Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko urriaren 05

z dute amore emango. 240 langile kale gorrian utziko dituen kaleratze espedientearen aurka borrokatzeko, Autoglas-Glavistako behargin talde bat fabrika barrura sartu da gaur eguerdian, itxialdi bat abiatzeko. Herritar ugariren txalo eta animo oihu artean sartu dira hilabetez geldi egon den lantegira. 

Datozen ordu eta egunetan, Aiaraldeko hainbat eragile eta enpresa batzordetako kideak hurbildu egingo dira itxialdian diren beharginei babesa adieraztera. Halaber, informazio postua jarri dute Herriko plazan zein Glavistako atarian, eta herritar orori luzatu diote hurbiltzeko gonbita. Horretarako, "kedada herrikoiak" egingo dituzte Herriko plazan, 7:30ean, 10:00etan, 14:00etan, 16:00etan eta 18:00etan. Horrez gain, Enpresa Batzordeak elkarretaratzeak deitu ditu ostegun eta ostiralerako lantegiaren aurrean, 12:00etatik 14:00etara.

Mobilizazioa ostiralean

Ostiralean eskualdeko manifestazioa antolatu dute Autoglas Glavistako enpresa batzordeak eta SOS Aiaraldea plataformak. Mobilizazioa 18:00etan abiatuko da lantegiko ataritik, eta erantzukizunak eta konponbidea exijituko dizkiote Guardian multinazionalari.