argia.eus
INPRIMATU
Itxaso Zaldua preso ohia atxilotu dute berriro, Auzitegi Nazionalera eramateko
  • Espainiako Poliziak gaur goizean Itxaso Zaldua atxilotu du Hernanin, ustez Madrilgo Auzitegi Nazionalaren aginduz. 12 urte Frantziako espetxeetan preso egon ostean 2017an atera zen libre Zaldua.

ARGIA @argia 2020ko uztailaren 21
Itxaso Zaldua Frantziak Espainiari entregatuta libre geratu zen 2017an. (Argazkia: Etxerat)

Naiz-ek zabaldu duenez, atxilotu dutenean inkomunikaziorik ez diote aplikatu Itxaso Zalduari eta Madrilera bidean egon behar du han Auzitegi Nazionaleko epaile baten aurrean aurkezteko, antza denez epaitegi horretatik sortu delako atxilotze agindua preso ohiari auzibide berriren bat irekita.

2005ean atxilotu zuten Zaldua Tarbes inguruetan eta 12 urte Frantziako espetxeetan igarota, kondena amaitutakoan polizia frantziarrak espainiarraren eskuetan entregatu zuen 2017an. Madrilgo Barajas aireportura iristean libre utzi zuten.

Astearte goizean lanea bidean Goierrirantz zihoala atxilotu dute. Itxaso Zaldua espetxean mundura ekarritako mutiko baten ama da.