argia.eus
INPRIMATU
Itxaso Atutxa da EAJko Bizkai Buru Batzarreko lehendakari berria
ARGIA @argia 2013ko otsailaren 22a
Itxaso Atutxa BBBko presidente berria. Argazkia: Eitb.com.

Itxaso Atutxak 45 urte ditu eta ikus-entzunezko ekoiztetxe batean egin du lan. 16 urterekin hasi zen EAJn militatzen. EAJko batzar nazionaleko kidea izan da, Zeberioko Udaleko alkateordea izan da. Bere aita Javier Atutxa, Bizkaiko EAJko presidente izan zen 1996-2000 urte aldian.

Batzar berean Bizkai Buru Batzarreko lau kide gehiago aukeratu zituzten: Jon Andoni Atutxa, Iñaki Isasi, Juan Félix Naberan eta Aitziber Oliban.