Sareinak taldeak antolatu du mahai-ingurua, Maiatz kultur elkartearen laguntzarekin. Baionako Euskal museoan egingo da bihar arratsaldeko 15:00etan.
Josune Muñozen gidaritzapean arituko dira Itxaro Borda, Marikita Tambourin eta Amaia Lasa. Ekitaldiaren izenburuak berak zertaz arituko diren arrastoa emango digu: Maiatz, euskal emakume sortzaileen leihoa.
Sareinak taldearen 6. urteurrenaren baitan antolatu dute mahai-ingurua.