Hezkuntzan greba deituta dagoen egunean hartu du erabakia Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak: ikastetxe pribatuekin dituen itunetara 623,5 milioi euro bideratuko ditu ikasturte honetan.
Unibertsitatez kanpoko ikastetxeak dira, guztira itunpeko 314 ikastetxe: 34 Araban, 160 Bizkaian eta 120 Gipuzkoan. Modu horretan, Haur Hezkuntza (bigarren zikloa), Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Lanbide Heziketari dagozkion 7.159 ikasgela itundu finantzatuko dituzte.