Itsu, mutu, gor nahi gaituzte langileok

  • Bilboko portuko suhiltzaile desobedientearen aurkako zigor eskaera dela eta Mozal Legearen bigarren urteurrenarekin batera,  protesta sozialen aurrean langileek izan beharko luketen jarrerari buruzko iritzi artikulua idatzi du Eleak-Libre dinamikako kide Asier Colomak.

Duela gutxi jakin genuen Bizkaiko Foru Aldundiak txostena ireki diola Iñaki Robles suhiltzaileari, Bilboko portutik Saudi Arabiara bidali zituzten armen zamaketa lanean parte ez hartzeagatik. Izan ere, Saudi Arabiak Estatu espainiarrean egindako bonbak erabili ditu Yemen bonbardatu eta giza eskubideen kontrako sarraskiak egiteko. Kontzientzia arrazoiek bultzatuta Roblesek zamaketan parte ez hartzea erabaki, eta orain EAJk zuzentzen duen Bizkaiko Foru Aldundiak bi eta lau urte artean lan eta soldatarik gabe zigortzearekin mehatxatu du.

Kasua deigarria izanagatik ere, hau ez da euskal langileriak azken urteetan guztion eskubide kolektiboen mesedetan aurrera eraman duen desobedientzia ekintza bakarra. Gogoratu, esaterako, nola Donostiako suhiltzaileek etxe kaleratzeekin ez kolaboratzea erabaki zuten, eta  oro har, bere “zeregin profesionaletatik urruntzen edota desberdinkeria soziala bultzatuko duen ezein ekintzetan ez laguntzeko konpromisoa” hartu zutela. Garai bertsuan, Gasteizko suhiltzaileak erabili nahi izan zituzten Andra Mari Zuriaren plazaren monumentuan Aske Guneko kideek eskegi zituzten pankartak kentzeko, baina “egoera aztertu ostean, eta arriskurik ez zuela suposatzen ikusita”, jasotako aginduari uko egitea erabaki zuten. Nola Bilbon Meson 13 etxe okupatua desalojatzean, suhiltzaileek balkoietan kateatuta zeudenak askatzeari uko egin zioten. Edo ikastetxeetako langileek, guraso eta ikasleen laguntzarekin,  LOMCEren aurrean hartutako jarrera desobedientea.

Isunak, lanetik kaleratzea... langile klasearen duintasun eta elkartasun erakustaldien aurrean, boteretsuek langileria zigorrekin mehatxatu dute. Are gehiago %1 horrek eragindako krisiak langileak muturreko egoeran utzi dituenean. Proportziorik gabeko zigorrak darabiltzate kasu hauetan, gainerako langileen artean izua zabaltzeko eta horrelako jarrera desobedienteak errotik mozteko. Nola ulertu bestela zamaketa batean parte ez hartzeagatik lau urtez pertsona bat soldatarik gabe utzi nahi izatea? Eta beren makineria juridiko-errepresiboa biribiltzeko, bi urte bete dituen Mozal legea erabiltzen dute, hau zein antzeko kasuak salatzea ekiditeko. Izan ere, uztailaren 1ean bi urte bete ditu ustelkeria kasuez leporaino dagoen PP alderdiak bere gehiengo absolutua baliatuz eskubide zibil eta politikoak are gehiago murrizteko onartu zuen legeak. Besteak beste, Nazio Batuen Erakundeak eta Amnesty Internationalek berak lege hau salatu arren, gaurdaino indarrean jarraitzen du, eta adierazpenetan lege honen aurka daudela dioten hainbat alderdik ere praktikan gustura asko aplikatzen dute. Horren harira, hainbat taldek deituta mobilizazioak egin dira Euskal Herrian Mozal legeak behin betiko ken ditzatela eskatuz. Hor daude Donostia eta Gasteizko deialdiak, adibidez.

Gauzak horrela, langileok protesta sozialen aurrean izan behar dugun jarrera hausnartu behar dugu. Batetik, kapitalak inposatutako jendarte ereduaren aurrean jendarte eragileek antolatutako mobilizazio zein ekintzetan zuzenean parte hartuz eta desobediente bihurtuz. Eta bestetik, zuzenean parte hartzerik ez dugunean, gutxienez jarrera proaktiboa izanez, eta ekintza hauen garapena ez oztopatuz. Horiek dira langile mugimenduaren baitan landu behar ditugun irizpide ideologiko eta praktikoak etorkizunean zabalduko diren protesta sozialen aurrean langileon arteko talkarik egon ez dadin.

Howard Zinn pentsalari estatubatuarraren hitzetan, “desobedientzia zibila ez da arazoa.  Arazoa obedientzia zibila da. Arazoa da herritarrek beren gobernuko liderrak otzan-otzan obeditzen dituztela, gerrara jarraitzen dituztela, espetxeak lapur txikiz beteta baina kaleak hondamendira garamatzaten lapur handiez beteta dauden bitartean. Horixe da gure arazoa”. Simone de Beauvoirrek berak gordinago azalduko zuen ideia bera: “Zapaltzailea inoiz ez litzateke horren indartsua izango, zapalduen artean konplizerik izango ez balu”. Bakoitzak bere esparruan, bere lantokian, bere txikitasunean, justizia legearen gainetik jarrita, alda baitezake mundua. Eduardo Galeano idazleak esango ligukeenez “jende txiki askok, toki txikietan, gauza txikiak eginez, alda dezakete mundua”. Eta Margaret Mead antropologoak zehaztasunez gaineratuko liguke “zalantzarik ez izateko, hiritar talde konprometitu horiek direla mundua aldatzea lortuko dutenak”.

Asier Koloma, Eleak-Libre Mugimendua

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Gasteizen, eskaleak soberan daude

Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]


Teknologia
Burokraziaz

Wikipedian bilatu dut hitza, eta honela ulertu dut irakurritakoa: errealitatea arrazionalizatzeko metodologia da burokrazia, errealitatea ulergarriago egingo duten kontzeptuetara murrizteko bidean. Errealitatea bera ulertzeko eta kontrolatzeko helburua du, beraz.

Munduko... [+]


2025-04-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]


2025-04-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Zedarriak

Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


Haurtzaroaren denbora

Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]


2025-04-02 | Cira Crespo
Espainiako bandera

Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]


2025-04-02 | Ximun Fuchs
Nora (eta nola)

Antzokiko argiak piztu dira. Diskretuki, pasabideetan nabil: emanaldi eskolarra hastear dago. Gazteak korrika doaz beraien eserlekuetara, bizi-bizi eta alai. Ateraldiak askapenaren zaporea du, baina askatasun sentsazio hori gaztelaniaz edo frantsesez mintzo da. Goiz honetan,... [+]


Euskara: makila guztien zahagia

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Eguneraketa berriak daude