Bagira ekimenak, abertzaletasunari hats berria eman nahi dio Iparraldean. Transmisio historikoa landu da lehen fasean. Aberri Egunetik goiti gogoeta berriak abiatuko ditu, bide-orri berri bat adosteko.
Hirurogei urte dira frankismo ondoko lehen Aberri Eguna izan zenetik Itsasun, eta sinbolikoki erabaki dute ospakizuna herri horretan kokatzea apirilaren 8 eta 9an. Aurten bi egunez, erakusketa, mintzaldi, zikiro edo kontzertuak izanen dira.