Mikel Hiribarren laborari abertzalea eta ARGIAko kolaboratzailea hautatu dute Itsasun auzapez, 15 botoko aldearekin.
Hiribarrenen Herriari zerrenda abertzaleak 519 boto eskuratu ditu. Jean Paul Iturburuak 504, eta hirugarren egin du Louis Uztarrotzek 206rekin.
Hiribarrenek ARGIAn idatzitako artikuluak irakur ditzakezu hemen, eta Sustrai Colinak orain urte batzuk egindako elkarrizketan hauxe zioen: "Iparraldeak estimu handiegia die kanpoko aberatsei".
Mikel Hiribarren Itsasun sortua da 1956an. Itsasuko Aroztegia etxaldean laborari, ELB-ko militante eta 2013tik Frantziako Confédération Paysanne-ko idazkari nagusia da. 1998an, auzoko beste hiru laborarirekin, Basaburuko Saskia izeneko kontsumo talde edo AMAP modukoa sortu zuen, lehenetarikoa Euskal Herrian. Azken hamarkadetako laborari borroken ulertzeko ezinbesteko erreferentzia da. ARGIAko azala izan zen.